Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (IV): bidaiak!


Aste honetan gure Erasmus ikasleen gorabeherak amaitzen ditugu. Eta amaitzeko, noski, Erasmus batek atzerrian dagoenean egin beharrekoak kontatuko ditugu: bidaiak. Josune Urkiaren eskutik, Finlandian egonik egin daitezkeen zenbait bidaia… nahiz eta, hau irakurri eta gero, ez dakigu geldirik egon ote diren momenturen baten!!!

Turkuko erasmus egonaldian unibertsitateko ikasketak burutzeaz gain, inguruko herrialdeak ere bisitatu genituen. Egonaldiaren hasieran Turkuko inguruak ezagutu genituen: Ruissalo, lakuz eta zuhaiztiz jositako auzoa; Naantali, kostaldeko herri tipiko bat, Moomien bizilekua, etab. Jarraian, Finlandiako herri eta hirietara jo genuen, Tamperera eta Helsinkira besteak beste.

Egonaldiaren lehen hilabetearen ostean, hiru eguneko asteburu bat aprobetxatuz Sueziako hiriburua bisitatu genuen, Estokolmo. Urri amaieran, neguko oporrak ospatzen dira bertan, eta orduko astebeteko jai egunak aprobetxatzeko inguruko herrialdeetara jo genuen. Batetik, Estonia eta Letoniara, Tallin, Pärnu eta Riga ezagutzera. Eta, bestetik, Errusiara, Mosku eta Sant Petersburgora. Egonaldiarekin amaitzeko, Finlandia iparraldera jo genuen, Laponiara hain zuzen ere. Bertan, Inari herrian egon ginen ostatuz, eta egunero inguruko herrietara mugitzen ginen ekintza ezberdinak burutzera. Batetik, Rovaniemira, Santa Clausen etxea, zirkulu polar artikoaren muga… ikustera. Bestetik, neguko kirol ezberdinak egin genituen: eskia, mendi ibiliak elur-erraketekin, husky-ekin ibilbideak, elur motoak

Bertako kultura ezagutzeko, antzinako ohiturekin jarraitzen zuen herrixka txiki bat ere bisitatu genuen, non berain bizimodua, inguruak, jaki eta abesti tipikoak… azaldu zizkiguten. Bertako animali ohikoena elur-oreina izanik hauekin ere ibilaldiak egiteko aukera izan genuen. Norbegia iparraldean ere izan ginen, hotz izugarria eginagatik ohiturak dioen bezala, itsasoan bainu bat hartzen. Laponiako astebeteko egonaldian, ekintza hauek guztiaz gain, egunero sauna eta laku izoztuetako bainuekin gozatu ahal izan genuen, bien bitartean zerua aurora borealek apaintzen zutelarik.

 

 

 

 

 

 

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo