Injeniaritza eta txirrindularitza


Gure ikasle den Kepa Otxoa bizikletan ibiltzen da. Bale, ados, gutariko gehienok ibiltzen gara bizikletan. Baina bera ONDO  ibiltzen da bizikletan. Oso ondo, berez. Aurten, esaterako, Quebrantahuesos ospetsuan berari dagokion kategorian irabazle izan da. Ez da gutxi!!!!
otxoa2

Zer moduz darama ikastearena eta lehiaketan ibiltzearen kontua? Hemen bere hitzak! Adi irakurri, urte gutxi barru telebistan izango dugu eta…

«Gaur egun badaude hainbat pertsona ingeniaritzako ikasketak maila altuko kirol batekin batera egiten dutenak. Badirudi ikasketen exijentzia maila dela eta ia ezinezkoa dela biak era egoki batetan eramatea, baina nire kasuan behintzat, hori ez da egia.

Lehenik eta behin argi eta garbi eduki behar da zein den bakoitzaren lehentasuna, nire kasuan ikasketak dira, eta ondoren beste denbora guztia ongi antolatzen saiatu behar da. Batzuetan ez da astirik izaten, eta hori dela eta behar-beharrezkoa da dena ikuspuntu global batekin antolatzea. Azterketa garaian adibidez jakina da astean zehar denbora gutxiago edukiko duzula, hori dela eta asteburuetan gogorrago entrenatzen da, ondoren astean zehar minimo batzuk betetzeko.

Orokorrean astean zehar planning-a beti berbera izaten da. 7-7:30etan esnatu, gosaldu eta zerbait ikasi, 9:30etan 2-2,5h entrenatzera, bazkaldu eta klasera. Entrenamenduaren arabera egun batzuk gogorrak izaten dira, eta bazkal osteko klaseetan lo geratzeko arriskua oso altua izaten da!

Bestalde esan beharra dago efizientzia bilatzen saiatu behar dela. Arestian, ingeniaritzako lehengo kurtsoetan denbora gehiago sartzen nuen ikasten, baina uste dut ez nuela gehiago ikasten. Izan ere saturazio maila puntu batetik aurrera ez da ezer egiten, kirolean gertatzen den bezalaxe. Ordu gehiago sartzearren ez zara hobea izango, baizik eta ordu horiek ongi aprobetxatzen badituzu. Nire kasuan behintzat kirola ihesbide moduko bat da, burua deskonektatzen laguntzan didana, izan ere bestela buelta gehiegi ematen dizkiet gauzei.
otxoa1
Kirolari dagokionean orain arte ezin izan dut 100%-a eman, nahiz eta maila egoki bat lortu, ikasketak direla eta. Baina behin uda iritsita hobeto egotea espero dut, izan ere lehiakideen %80-a bakarrik bizikletara dedikatzen da, profesionalak izandakoak barne, eta horren aurrean zaila da baldintza berdinetan lehiatzea.»

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo