Ingeniería Industrial

II. Competición de Coches Teledirigidos – II. Auto telegidatuen lehiaketa

KOTXE TELEGIDATUEN DISEINUAN DISEINU INDUSTRIALAREKIN ELKARLANEAN
PA290117

Industria Masterreko ikasleen ezagutzak aberasteko helburuarekin beste titulazioetako ikasleekin elkarlanean jarri ditugu oraingoan. Esperientzia polita!

Industria Ingeniaritza Masterreko eta Industria Diseinuko ikasleak Workshop batean bildu ditugu. Hiru egunez gaitzeko hainbat ikastaro hartu dituzte esperientzia berri honetan parte hartu duten 67 ikaslek, Design Thinking, Sormen teknikak, maketazioa… besteak beste. Ondoren diziplina anitzeko zortziko taldetan banatuta auto telegidatu baten maketa diseinatzeko eta fabrikatzeko ezagutzak trukatzeko gai izan daitezen. Esperientzia aitzindaria da, ekinaren bidez ikasteko ideian (learning by doing) oinarrituta.

Horrela, batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko teknikoak hobetuko dira eta, bestetik, taldekako lehiaketaren bitartez ikasleen artean motibazioa sustatuko da.

Ikasleek karbono-zuntzarekin sendoturiko material konposatuz egin dute karrozeria eta 1/18 eskalako irrati-kontrol elektrikoko autoak dira emaitza. Abiapuntutzat plataforma estandar bat erabili dute, trakzio- eta direkzio-sistema osoa duena.

Hiru egunez lanean

 

Esperientzia honek medioetan izan duen islada ikus dezakezue…

Mondraberri:

(http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9191888&menuId=3023725&onlypath=true

 

Goiena:

http://goiena.net/albisteak/muko-ikasleak-auto-telegidatuak-diseinatu-eta-fabrikatzen/

 

Diario Vasco:

http://www.diariovasco.com/v/20121101/alto-deba/diseo-fabricacin-coches-teledirigidos-20121101.html

http://www.diariovasco.com/v/20121101/al-dia-local/estudiantes-ingeniera-diseo-crean-20121101.html

Salir de la versión móvil