II. Competición de Coches Teledirigidos – II. Auto telegidatuen lehiaketa


KOTXE TELEGIDATUEN DISEINUAN DISEINU INDUSTRIALAREKIN ELKARLANEAN
PA290117

Industria Masterreko ikasleen ezagutzak aberasteko helburuarekin beste titulazioetako ikasleekin elkarlanean jarri ditugu oraingoan. Esperientzia polita!

WS_Urriak29

Industria Ingeniaritza Masterreko eta Industria Diseinuko ikasleak Workshop batean bildu ditugu. Hiru egunez gaitzeko hainbat ikastaro hartu dituzte esperientzia berri honetan parte hartu duten 67 ikaslek, Design Thinking, Sormen teknikak, maketazioa… besteak beste. Ondoren diziplina anitzeko zortziko taldetan banatuta auto telegidatu baten maketa diseinatzeko eta fabrikatzeko ezagutzak trukatzeko gai izan daitezen. Esperientzia aitzindaria da, ekinaren bidez ikasteko ideian (learning by doing) oinarrituta.

Horrela, batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko teknikoak hobetuko dira eta, bestetik, taldekako lehiaketaren bitartez ikasleen artean motibazioa sustatuko da.

Ikasleek karbono-zuntzarekin sendoturiko material konposatuz egin dute karrozeria eta 1/18 eskalako irrati-kontrol elektrikoko autoak dira emaitza. Abiapuntutzat plataforma estandar bat erabili dute, trakzio- eta direkzio-sistema osoa duena.WS_Lantaldean_Urriak29

Hiru egunez lanean

  • Astelehenean, industria-diseinuko eta sorkuntzako teknikei buruzko ikasgaiak eman zizkieten, eta autoaren prototipoa egin zuten plastilinaz.
  • Atzo, martitzena, automobilgintzako fabrikazio-diseinuari eta gainazalak modelatzeko metodoei buruzko hitzaldi batez gain, ikasleek maketazioari buruzko hitzaldia jaso zuten, ondoren autoaren diseinua CAD-3D-an lantzeko eta maketaren lehen bertsioa aparrarekin egiteko.
  • Eta azkenik, gaur, eguaztena, lan-taldeek 3D-an autoen diseinuari akabera ematen eta auto telegidatuaren karkasa egiten jardun dute.

 

Esperientzia honek medioetan izan duen islada ikus dezakezue…

Mondraberri:

(http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9191888&menuId=3023725&onlypath=true

 

Goiena:

http://goiena.net/albisteak/muko-ikasleak-auto-telegidatuak-diseinatu-eta-fabrikatzen/

 

Diario Vasco:

http://www.diariovasco.com/v/20121101/alto-deba/diseo-fabricacin-coches-teledirigidos-20121101.html

http://www.diariovasco.com/v/20121101/al-dia-local/estudiantes-ingeniera-diseo-crean-20121101.html

+ No hay comentarios

Añade el tuyo