EKITEN TOPAKETAN PARTE HARTZEKO PREST?


Jokin Otaegi Industri Masterreko bigarren mailako ikaslea dugu. Momentuan, bigarren seihileko honetan, Erasmus joan da Alemaniara Master Bukaerako Proiektua egitera. Jokin, Eskuminak Arrasatetik!

Aurreko urtean Jokinek EKITEN-en parte hartu zuen eta baita saria irabazi ere. ZORIONAK Jokin zure lanagatik!

Jokin_Otaegi_Ekiten_2

Bere esperientzia gurekin partekatzeko eskaera luzatu diogu eta hona hemen bere bizipena…

«Kaixo Ikaskide,

Joan den ikasturtean, Industri ingeniaritza masterreko 1. maila burutzen ari nintzela, Berrikuntzako ikasgaian izan nuen lehenengoz EKITEN txapelketaren berri. Bertan, irakasleak aipatu zigun txapelketa horren helburua eta urte horretan, Hiri adimentsuak edo “Smart Cities” gaia, izango zuela ardatz. Hori zela eta ikasgelan, gai berdinari buruzko lantxo bat proposatu zitzaigun.

Máster_Industrial_Ekiten_2

Lan honetan, inteligentzia konpetitiboa garatzea zen helburu, hau da, “artearen egoera” moduko zerbait egitea, interneten gai hauen inguruan enpresak zer garatua duten eta zer ideia garapen bidean dituzten aztertzea. “Smart Cities” delakoa atal desberdinetan bana daiteke: “Smart Economy”, “Smart Governance”, “Smart Mobility”, “Smart People”, “Smart Living” eta “Smart Environment”. Ikasgelan talde desberdinak egin ziren eta bakoitzak gai bat aukeratu zuen. Ni eta nire ikaskideek mugikortasunaren gaia landu genuen, honetarako “PRT” edo “Personal Rapid Transit” delako gailuaren inguruan zentratu ginelarik. Hau lurretik altuera batera kokatuta dauden errail batzuetatik ibiltzen den auto elektriko moduko bat da.

Máster_Industrial_Ekiten_1

Oraindik ere gutxi sakondu den garraio mota bat da, Londresko Heathrow aireportuan, Abu Dhabi eta Morgantown-en (Mendebaldeko Virginia) bakarrik dago martxan eta pare bat proiektu India eta Korean jartzekotan dira.

Máster_Industrial_Ekiten_4

Horrenbeste gustatu zitzaidan ideia, EKITEN txapelketan parte hartzea bururatu zitzaidala eta oso motibatuta taldekideengana jo nuen parte hartzea proposatuz. Baina txapelketarako egindako lanean oinarritu gintezkeen arren gehiago sakondu beharra zegoen eta azterketen garaia erdiz erdi harrapatzen zuenez atzera bota ziren.

Máster_Industrial_Ekiten_3

Esan bezala horrenbeste gustatzen zitzaidan ideia, aurrera jarraitzea erabaki nuela, nahiz eta goizetan 4 orduz AMPOn lanean ari nintzen, arratsaldez 5 orduz klaseak ematen nituen eta etxera arratsaldeko 7:30etan iritsi ondoren azterketak prestatu behar nituen.

Jokin_Otaegi_Ekiten_1 Esaten den bezala, “Gustuko lekuan aldaparik ez”. Honela ibilgailu hauen bideragarritasun plan bat aurrera eramateko atalak identifikatu eta egin beharreko ekintzak nola burutu adierazten zuen txosten bat egin nuen. Honetarako “Construcciones Industriales y Urbanismo” gaian jasotako lurraren azterketa egiteko beharrezko prozeduren informazioa oso baliagarri izan nuen. Horri, ordura arte gainerako enpresek garatutakoari nire imajinazioa gehituz eta mugikortasunaren arazoaren aurrean nik dudan ikuspegiarekin konbinatuz, azken txosten bat osatu nuen.

Nonbait epaimahaikideei nire lana gustatu zitzaien eta honela Hiri Adimentsuen Alorreko Ideien IV. Lehiaketan 3. saria lortu nuen. “

Jokin, ZORIONAK berriro ere mila esker gurera etortzeagatik. Alemaniako egonaldiari ahalik eta etekinik handiena ateratzea opa dizugu Industri Masterreko ekipotik.

Aurtengoan ere EKITEN hementxe dugu eta Jokin Otaegiren moduan ANIMA ZAITEZTE!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo