Píldoras formativas MU PLUS ONLINE (2): crear un videotutorial
Bidetutorial bat egin Screencast-O-matic web aplikazioarekin
2. formazio pilula honekin Screencast-O-matic web aplikazioa erabiliz bideotutorialak nola sortzen ikasiko dugu. Aplikazio honen bitartez, gure pantailan edo web kamera aurrean gertatzen den oro grabatu ahal izango dugu. Gehienez 15 minutuko iraupena duten bideotutorialak sortzeko aukera izango dugu eta, amaitzean Screencast-O-matic bertan kokatu ahal izango ditugu sortutako bideoak edota Youtube plataformara igo. Batak ala besteak HTML kodea eskainiko digu, edozein web orritan sortutako bideotutoriala enbotatu ahal izateko.
Erabilera pedagogikoei dagokienez, aukera dezente emango dizkigute bideotutorialek: edozein motatako jarraibideak eskaini, ikasleen lanen feedbacka eman, PowerPoint, Prezi edota Google Presentation motatako aurkezpenei ahotsa eta gure irudia erantsi… Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik:
Crear un videtutorial con Screencast-O-matic
Con esta segunda píldora formativa aprenderemos a crear un videotutorial utilizando la aplicación web Screencast-O-matic. Con dicha aplicación podremos crear videotutoriales grabando todo lo que ocurre en la pantalla del ordenador y/o delante de nuestra cámara web. Los videotutoriales podrán tener una duración máxima de 15 minutos y podremos alojarlos en la misma plataforma, Screencast-O-matic, o subirlos a YouTube, por ejemplo.
Son muchos los usos pedagógicos de un videotutorial: dar instrucciones de todo tipo, proporcionar feedback de trabajos de alumnos, añadir comentarios de audio y nuestra imagen a presentaciones tipo PowerPoint, Google Presentation o Prezi… Si quieres saber cómo hacer todo esto, haz click:
Oso ongi Maite. Eskerrik asko!
Eskerrik asko, Maite!
Galdera bat: Youtubera igotzen ditugun bideo hauek denentzako ikusgarri gelditzen dira? non gorde dezakegu bideo bat era pribatu batean gero Mudle-en sartzeko?
Kaixo, Idoia!
Bideo pribatuak gure Mudlean txertatzeko aukerak: Screen-o-matic-etik zuzenean youtubera igotzen baduzu, gero youtuben bertan editatu eta ezarpenak aldatu. Youtubeko bideoek 3 aukera ematen dituzte: publiko, pribatu (ezin dira txertatu Moodlen) eta zerrendatu gabea (ez dira bilaketetan azaltzen; beraz, nahiko aukera diskretoa da, baina kontuan izan behar dugu linka duen edozeinek ikus dezakeela bideoa). Beste aukera bat da Vimeo.com-en ‘pro’ kontu bat erostea (bideo pribatuak igotzeko eta txertatzeko aukera ematen du).
Ez bada oso garbi geratu, esan lasai. 🙂
[…] helarazi ohi diozu ikasleari feedbacka online modalitatean? Aurreko bideotutorial batean (Bideotutorial bat sortu ScreenCast-O-Matic erabiliz) , aipatu genuen ideia ona izan zitekeela bideo bat grabatzea pantaila-irudiak jasoz, hau da, […]
[…] sartu ondoren zer egin, gurekin artxiboren bat nola partekatu…). Kasu hauetan ez du merezi bideotutorial bat egitea, nahikoa izango da pantaila-irudi bat kopiatu eta bertan azalpen txiki bat […]