Zergatik ikasi “Learning from Reality” ereduan?


Mondragon Unibertsitatean ikastea ez da soilik klaseetara joatea edo azterketak gainditzea. Guretzat, ikaskuntza errealitatearekin konektatuta dagoen esperientzia bat da: enpresen erronketan parte hartzea, proiektuetan lan egitea eta etorkizun profesionala lehen egunetik bizitzen hastea. Horixe da gure “Learning from Reality” eredua.

Proiektu errealen bitartez ikasten duzu

Lehenengo ikasturteetatik bertatik, ikasleek enpresa eta erakundeekin lotutako proiektu errealetan parte hartzen dute. Teoria praktikara eramaten da etengabe, ikasitakoak zertarako balio duen ulertuz eta egoera errealetan aplikatuz.

Pertsonak daude erdigunean

Mondragon Unibertsitatearen eredua balio kooperatiboetan oinarritzen da: lankidetza, parte-hartzea eta gizartearekiko konpromisoa. Hemen ez dira soilik profesionalak prestatzen; pertsona kritikoak, sortzaileak eta inguruan eragiteko gai direnak garatzen dira.

Enpresa munduarekin konektatuta zaude

Unibertsitatea eta enpresak elkarlanean aritzen dira etengabe. Horrek aukera ematen du merkatuaren benetako beharretara egokitutako prestakuntza jasotzeko eta lan mundua gertutik ezagutzeko. Dualtasuna eta esperientzia praktikoa gure ereduaren parte naturala dira; horren erakusgarri da 2024-2025 ikasturtean 4.415 ikaslek enpresa-esperientzia izan zutela, hau da, ikasleen %70 inguruk.

Etorkizunera begirako ikaskuntza

Teknologia, berrikuntza eta etengabeko egokitzapena funtsezkoak dira gaur egun. Horregatik, Mondragon Unibertsitatean metodologia berriak, tresna aurreratuak eta etorkizuneko joerak lantzen dira, ikasleak etorriko diren erronketarako prestatzeko.

Mundura irekitako esperientzia bat bizi duzu

Tokiko sustrai sendoak dituen arren, Mondragon Unibertsitateak nazioarteko ikuspegia du. Ikasleek beste kultura eta errealitate batzuk ezagutzeko aukera dute, mundu global batean lan egiteko beharrezko gaitasunak garatuz. Ikuspegi horren adierazgarri dira nazioartekotze programetan parte hartu duten 1.746 ikasleak eta gurean ikasten aritu diren nazioarteko 729 ikasleak. CyD rankinean, estatu mailan bigarren postuan kokatzen da Mondragon Unibertsitatea ikasleen mugikortasunaren arloan.

Azken batean, “Learning from Reality” ez da esaldi bat bakarrik. Ikasteko modu bat da: errealitatetik ikasi, esperimentatu eta etorkizuna eraiki.

Guzti honen atzetik, Mendeberri, Mondragon Unibertsitateko hezkuntza eredu berritzailea dago. Ekintzen bitartez pertsona garatzen laguntzen duen hezkuntza eredua, baliabide ezberdinak erabiliz ezagutu nahi dugun munduarekin kontaktuan egoteko eta bertan bizitzan zehar nola parte hartu erabakitzeko.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu