Gizarte Digitalaren alderdi etikoak aztertzeko KoLaborategia


KoLaborategia

Gizarte Digitalak mahaigaineratzen dituen erronkei eta galderei ikuspuntu etiko batetik erantzuteko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak KoLaborategia sortu du.

“Inork ez daki etorkizuna nolakoa izango den”, azaltzen du Nagore Ipiña Gizarte Digitalerako Hezkuntza Kolaborategiko koordinatzaileak.  “Jarraitu genitzake tendentzia batzuk, ikerketek esaten digute nondik mugituko diren gauza batzuk, baina gure ikasleek etorkizunean izango dituzten lanbideak, esaterako, ez ditugu ezagutzen”, dio Nagorek laborategiaren nondik norakoak azaltzen dituen elkarrizketan.

Gailu digitalak gaur egun protesiak dira askorentzat; etxetik mugikorrarekin ateratzen gara eta eskolara portatilarekin joaten gara. Ipiñaren ustetan, eguneroko bizitzan, arnasgune batzuk behar ditugu gailurik gabe beste gauza batzuen inguruan hitz egiteko, pentsatzeko… beste patxada bat hartzeko.

Testuinguru honetan, KoLaborategiaren helburua ikasleak edo hiritarrak gizarte digitalerako heztea da.

“Gailuen bidez entzuten dugu? Entzuten ikasi behar dugu? Eskolei planteamendu horretatik lagundu behar diegu horrelako espazioak diseinatzen”. Honela laburbiltzen du Nagore Ipiñak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean sortu den digitalizazioaren alderdi etikoaren inguruko kezka.

Helburuak digitalizazio osasuntsu eta jasangarria izan behar du. KoLaborategiaren kideen ustetan, horretarako, hezkuntzatik gai horiek guztiak landu behar dira etikaren, kontzientziaren eta erabileraren ikuspuntutik.

Gai honen inguruan jakin-mina eta debatea pizteko, KoLaborategiak, besteak beste, hainbat esparrutako aditurekin topaketak antolatzen ditu:

Bestalde, Eugenio Astigarraga Hezkuntzan Doktorea eta KoLaborategiko lankideak bideo honetan ‘Edukien eta konpetentzien zaharkitzea’gaia jorratzen du.

Horrez gain, KoLaborategiak bi astetik behin Kolab buletin elektronikoa argitaratzen du. Buletina jasotzeko eta KoLaborategiaren jardunaren inguruan informatuta egoteko, eman izena!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu