Confebask-ek eta Eusko Jaurlaritzak Heziketa Zikloko diplomak banatu dituzte
Abenduaren 3an, 14-15 ikasturtean DUAL, ERASMUS+ eta Lantokiko Prestakuntza inguruko enpresetan egin dituzten ikasleek beraien diplomak jaso dituzte. Diplomak, mahaiburuak izan diren Jorge Arevalo jaunak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea, eta Roberto Larrañaga jaunak, Confebask-eko presidentea, banatu dizkiete Bilboko Euskalduna Jauregian.
Aurten 11.161 ikaslek, 7.786 enpresek eta Lanbide Heziketako 147 ikastetxek hartu dute parte Lantokiko Prestakuntza Programan eta ekitaldian guzti hauen 402 ordezkari izan dira.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ordezkari gisa, Xabier Ibarguren, Arkaitz Legarra eta Markel Txasko egon dira.
Zorionak denei!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu