MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ikasle taldea enpresan praktikak (FCT) hasteko prest


2019ko martxoaren 2an,  Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2.garren mailako Heziketa zikloko  45 ikasle bildu zituen  beraien  enpresako praktikak aurkezteko, FCT ak hain zuzen.

Honako espezialitateko ikasleak  izan dira: automatizazio eta robotika industriala, sistema elektrotekniko eta automatizatuak, sareko informatika sistemen administrazioa , fabrikazio mekanikako diseinua, fabrikazio mekanikako produkzio programatzea eta mekatronika industriala.

Hona hemen ikasleak Mikel Garcia, Lanbide heziketako praktiken koordinatzailearen azalpenak entzuten.

Azalpen batzuk teknikoak izan ziren, akademikoak ere,  besteak informatiboak eta asko, gomendioak noski. Aukera ondo aprobetxatzeko gomendioak!!

Irakasle tutore eta ikasleak MGEPen antolatutako aurkezpen saioan

IMG_20180302_081148

Beste ikasleen plano bat  MGEPen antolatutako aurkezpen saioan

Enpresan praktikak (FCTak) martxoak 9an hasiko dira eta ekainak 1an amaitu.  3 hilabetez 35 orduz lana egingo dute astero.  Guztira 30 enpresatik baino gehiago eskaerak jaso dira, eta enpresa guztiei ezin izan zaie zerbitzua eman. Ia hurrengoko DUAL praktikekin, hauek ekainak 2018an hasiko dira, eta urte betez luzatzen dira. Aukera ona ikasleentzat eta enpresentzat ere!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu