Informatikako heziketa ziklo DUAL-aren ikasle baten lekukotza


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 2. mailako ikaslea den Christian Hernandez-i elkarrizketa egin diogu. Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi mailako heziketa zikloa ikasi du MGEP-en. Bere experientzia gurekin partekatzea nahi izan dugu:

Christian Hernandez

1. Zergaitik aukeratu zenuen Sareko Informatika Sistemen Administrazioko heziketa zikloa? Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoa?

3 urtez Ermuan ikasi ondoren, Informatikarekin zer ikusia eta etxetik gertu neukan goi mailako heziketa zikloak bilatzen aritu nintzen, gainera, bertan ikasitako ikasleek MGEP gomendatu zidaten. Arrasatekoa naizenez paregabe etorri zitzaidan.

2. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Eginez ikasi” aplikatuta, lan mundu profesionaleko egoera edo arazoak simulatuz erronkak egiten ditugu. Azkeneko erronkan adibidez, sareko informatika, datu baseak eta segurtasuna landuz eta ikasgai hauetan lortutako jakintzari esker soluzioa ezartzea lortu dugu. Kasu honetan, bezero baten egoera aurkeztu digute. Honek sistema informatiko bat ezarri nahi zuen zerotik, alde batetik bere erabiltzaile propioen arazo/gertakariak kudeatzeko aplikazio propio bat garatuz eta beste aldetik, eguneko erabiltzaileen gertakariak kudeatzeko enpresaren web zerbitzarian sartuta. Azkeneko hau eremu seguruan egon beharra du (DMZ). Gainera, VPN bat instalatu eta konfiguratu behar izan dugu, enpresatik kanpo dauden barneko erabiltzaileak barne-baliabideetara sar daitezen. Guzti hau, zerbitzari birtualekin. Edozein enpresetan topa daitekeen egoera bat da hau. Datu baseetan adibidez, postgreSQL eta mySQL-rekin lan egin dugu, batetik bestera datu trasferentzia edo migrazioa eginez.

3. Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Pertsonalki, gustukoena klaseak emateko era izan da, oso praktikoak eta enpresan egingo dugunetik gertu. Ez dira batere teoriko eta monotonoak adibidez.
DUAL praktikak egiteko aukera izan dut, nire kasuan ATHLON enpresan eta hori aoso gustuko izan dut. Klasean landutakoa praktikan jartzen ari naiz. Adibidez, web orriko (html, css, js, php y bootstrap) diseinu eta garapenean, eta mantenketa eta equipo informatikoen errendimienduan lana egiten ari naiz; fitxategien kudeaketan ere;  zerbitzariko erabiltzaileak kudeatzen, eta azkenik Access-en (SGBD) garatutako barne-aplikazio baten mantenketa lanak egiten ere.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu