Fagor Arrasateko Dual aurkezpena MGEPeko Mekatronikako ikasleei


Gaur goizean, Martxoak 7an, Fagor Arrasatetik etorri zaizkigu MGEP-ra, Aitziber Urcelay, Pertsonen Teknikaria, eta Arkaitz Urretxa, Formakuntzako arduraduna, Fagor Arrasateik bere DUAL formakuntzako aukera jakin araztera Mekatronikako ikasleei.

Ordu beteko hitzaldi bat izan da non Fagor Arrasate enpresa aurkeztu duten eta DUAL formakuntzan bere beharrak nora dauden zuzenduta. Muntaia Arduradun bat lortzeko asmoarekin dabiltza ikasle bila eta DUAL formakuntzako urtebete eta ondorengo 4 urtetan behar den ezagutza tekniko eta zeharkakoak bereganatzeko duten plangintza baten bitartez perfila garatzen duten ikasleak behar dituzte.

Ikasleak adi-adi egon dira Aitziberrek eta Arkaitzek esandakoa entzuten, muntaian lan egiteko baldintzak zeintzuk diren jakiteko; kasu honetan kanpoan denbora tarteak egonik kultura desberdinak ezagutzeko eta hizkuntzak ikasteko aukera ematen bai du.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu