ERREKA enpresako pertsonen arduraduna MGEPen Goi mailako zikloko ikasleei DUAL programa begira gomendioak ematen


Gaur Deiane Madinabeitia izan dugu gurekin, MGEPen. Bera Erreka scoop-eko Pertsonen koordinatzailea da gaur egun.

MGEPeko Heziketa zikloko 1.mailako ikasleak bildu ditugu bere gomendioak har zitzaten.

Deianek mezu garbi batzuk utzi dizkigu, zabalik egon behar dugu ikastera, gauza berriak egitera eta gure konpetentziak berriztera. Gaur egun egiten dakiguna gaurko balio du, baina bihar behar denari aurre egiteko zer konpetentzia beharko ditugun ez dakigu, beraz, lortu egin beharko ditugu eta horretarako zabalik egon behar dugu.

Lanbidea ikasi egin ahal da eta jarrera ere landu egin behar da. Eta ez da bakarrik zer ikasi dugun, baizik eta zer bizi izan dugun. Horrela, kanpora, atzerrira joateko aukera izanda, aprobetxatzea gomendatu du, irekia egon baita esperientzia berriak bizitzera.

Deiane Madinabeitia, Erreka enpresako Pertsonen arduraduna, emandako hitzaldiren tarte batean

Beste mezu bat zera izan da, toki baten ez bagaude gustora (arbolak ez baikara) mugitu egin behar dugu eta bilatu beste lanpostu bat zeinetan pozik egon gaitezkeen, erreta egoteak ez baitio inori mesederik egiten eta, hare eta gutxiago norberari.

Azken mezua oso positiboa izan da guretzat. Lan asko egongo da guretzat eta ziur aukeratzeko aukera izango dugula!!

“Enpresako lantaldean parte- hartze aktiboa izatea, inplikazio eta kidetasun maila erakutsiz” MGEPeko Goi mailako zikloetako titulazio guztietan lortu beharreko profil profesionalaren ezaugarrietariko bat da, eta Deiane Madinabeitiaren hitzaldi hau honen inguruko formazio ekintzen eremuan antolatu izan da.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu