Denis Soriano MGEP-eko Fabrikazioko DUAL ikasle eta langilea Euskadiko Izokinkideen Harrapeketan txapelduna


Denis SorianoMGEPeko langile eta Goi mailako Fabrikazioko zikloko ikasle ohia, hau da, MGEPeko Fabrikazio mekanikako produkzioa programatzeko goi mailako heziketa ziklokoa , Euskadiko Izokinkideen Harrapaketan Euskadiko txapela eskuratu du. Martxoaren 27an eta apirilaren 7an jokatu da Araxes ibaian (Gipuzkoa) Euskadiko Izokinkideen Harrapaketa Txapelketa, eta, bertan, Denis Soriano  gailendu da Lance arineko modalitatean. Guztira 24 lehiakide  izan dira. Datorren urteko Espainiako txapelketara zuzenean sailkatu da erdietsitakoari esker, eta aurten ere aurkeztuko dela jakinarazi du, “iazko sailkapenari esker”. Hemen informazio gehiago txapelketa eta garaipenari buruz eta hemen Plaentxia.eus-ek Denisi egindako elkarrizketa.

Denis Soriano Euskadiko txapelduna Izokinkideen Harrapaketa Txapelketan, Plaentxia.eus-ek argitaratuta argazkian

Denis Soriano, Aramaiokoa da. Magisteritza ikasi ondoren krisia dela eta, MGEP-en Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa zikloa eginteaz batera DUAL-ean aritu zen. Ikasketak amaituta, EKIDE enpresan egon zen lanean eta orain MGEP-era bueltatu da lanpostu berri batera, Errendimendu handiko mekanizatuko laborategira hain zuzen ere. Bera orain ikerketa lerroko teknikaria da eta entsaiuak prestatu egiten ditu, utilajeak diseinatu, ekoiztu, e.a.

Denis Soriano, MGEP-eko errendimendu handiko mekanizatuko laborategian lanean.

Denis arrantzalea da baita, txititatik datorkio zaletasun hau. Ume zela bere aita eta lagunekin joaten zen arrantzatzera, baita bakarrik ere eta gaur egun txapelketa ezberdinetara aurkezten ari da.  Arrantzan normalean hemen inguruan aritzen da: Aramaion, Urolan, Leitzaranen, e.a. Eta orain, noski, txapelketak ospatzen diren inguruetan.

Hemen Denis Soriano, inoiz harrapatutako arrain handienarekin, Hau Leonen izan zen, joan den urteko Espainiako txapelketan, Orbigo ibaian.

Denisek txapelketak nola antolatzen diren azaldu digu. “Tramoen” zozketa bat izaten da: toki zehatza eta ordutegia lehiaketan parte hartzen duen bakoitzarentzat, eta beste 2 ordu, juez edo kontrol lana egin behar omen duzu, beste lehikide baten ordutegian. Kontrol lana arraina neurtu, erresgistratu datuak eta gero arraina askatzea omenda, arrain guztiak askatzen bait dituzte!

Amaitzeko, Denisi hurrengo erronkari buruz galdetu diogu.  Eta hor jarraitzea esan du, hori bai, badu orain urte t’erdiko Peru semea zaintzen lan ederra ere.

Zorionak Denis, zorte on hurrengo lehian eta laster arte !!!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu