Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketa eskaintza eta erronken emaitzak Biteri kalean, Kode Eskolarekin batera


Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen KODE ESKOLA autobusa  egon da apirilak 20 eta 25 artean Arrasateko Biteri kalean, eta bertan Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren parte hartze aktiboa izan da.

Apirilaren 23an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako proiektuak aurkeztu zituen Gorka Aretxagak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako arduradunak, han agertu ziren gazte taldeei, inguruko ikastetxeetatik etorriak.

Apirilak 23,24 eta 25.ean zehar,  Informatikako zikloko irakasleak, ASIRSareko Informatika sistemen administrazioko hainbat irakasle  ikasleak eginez ikasi metodologia erabiliz egindako hainbat erronken emaitzak erakutsi zituzten.

 

Eta azkenik, apirilak 25an, Itziar Perezek,  Sareko Informatika sistemen administrazioko irakasleak hitzaldi arrakastatsua  eman zuen: Segurtasuna mugikorraren erabileran.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu