Sareko Informatika Sistemen Administrazio Goi mailako zikloko ikaslea, KIRO GRIFOLS-n DUAL praktikak egiten


Estalyn Curayrekin solasaldia izan dugu. Hona hemen emaitza:

1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.

Estalyn Curay  naiz eta MGEP-ko Goi mailako zikloko Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) ikasten ari naiz.

Pertsona bizitzat dut nire burua, ikasteko motibazioa daukat eta edozein egoeratara ondo moldatzen naiz. Gaur egungo bizimodua Informazio eta Telekomunikazio (IKTak) teknologietara bideratuta doa, eta berez erronka berriak topatzea eta gainditzea ondo etortzen da.

2.- Noiz hasi zinen Praktiketan? Noiz bukatzen duzu?

Informatikako zikloa ASIR-eko lehenengo maila bukatu ondoren, heziketa DUALa egitea erabaki nuen. 2017ko ekainean hasi nintzen lanean eta 2018ko ekainean amaituko dut, urtebeteko esperientziarekin. Bertan gelditzea eskaini didate, eta horrek asko pozten nau.

3.- Zein izan da zure instruktorea KIRO GRIFOLS-en?

Nire instruktorea KIRO GRIFOLS-en Mikel Gutierrez izan da, hemengo sistemen arduraduna.

4.- Zein da KIRO GRIFOLS-en lan esparrua?

KIRO GRIFOLS-en ekipo automatizatuak sortzen ditu, ospitaleko farmaziara zuzenduta.

Soluzio automatikoak garatzen ditu ospitaleko farmaziaren prozesuak automatikoak izan daitezen, bere helburua da, gaixo batek behar duen dosiak modu zehatzago eta fidagarriago batetan prestatzen.

5.- Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua?

Sistemetako departamentuan nago eta nire lana KIRO GRIFOLS-en informatikaren azpiegitura kudeatzea da, hau da, komunikazioa egotea enpresa eta zerbitzarien (datuak biltzen diren lekua) artean, ordenagailuarekin gertatzen diren arazoak konpontzea, zerbitzarien kudeaketa, enpresaren web orria kudeatzea…

6.- Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?

Windows sistema eragileko zerbitzariak kudeatzea tokatu zait, enpresaren web orria kudeatzea, WordPress, edukia kudeatzeko sistema (EKS) erabiltzen den erremintekin, bere edukia eguneratu, aldatu. Erabiltzaileen ordenagailuetan hainbat arazo konpondu ditut, orokorrean beraien zerbitzura egotea izan da nire lana. Erabiltzaileei formazio saioak ematea ere tokatu zait. Azkenik, enpresaren IKT aktiboen monitorizazioa ahalbideratzen duen softwarea instalatu eta erabiltzen aritu naiz.

7.- Bukatzeko, zer eskaini dizu KIRO GRIFOLS-en praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Oso pozik nago, esperientzia benetan aberasgarria izan da niretzat. Asko ikasi dut, eta lan giro ezin hobea izan dut. Gainera orain enpresa bateko informatikaren funtzionamenduaren inguruko ezagutza praktiko handiagoa dut, eta hau asko baloratzen dut.

Estalyn GOIENAn ere agertuko da egun hauetan. Eskerrik asko Estalyn zure esperientzia eta bizipenak gurekin parte-hartzeagatik. Zorte on!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu