Marta Vazquez-en lekukotza, mekatronika heziketa zikloko DUAL ikaslea


8 urtez albaitaritza lanetan ibili eta ama izan ondoren, bizitzan aldaketa bat behar izan zuen Marta Vazquezek, eta aldaketa hau Mekatronika Industrialeko heziketa zikloa ikastea izan zen.

Beti iruditu zaio erakargarria Mekatronika eta aukera ezberdinak begiratu ondoren MGEP-en ikastea aukeratu zuen.

Mutilen artean ikasten hastea eta denbora luzez ikasi gabe egon arren, Martak aurrera egin du eta oso gustora egon da ikaskideekin. Arrazoi honengatik, zalantzak izan arren, neskak animatzen ditu Mekatronika ikastera denak berdinak baitgara.

Klaseen praktikotasuna oso positiboa izan dela esan du Martak, teorian emandako guztia erronken bitartez praktikan jartzen bait dira (eginez ikasi).

2. ikasturtera begira DUAL programan partehartzea pentsatu du, eskolak, enpresara zuzenean sartzeko aukera ematen duelako.

Bertan ikusi dezakegu bere lekukotzaren bideoa:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu