Aitziber Vesga ASIR informatika goi mailako zikloko ikasle DUALaren lekukotza


Aitziber Vesga, ASIRHeziketa zikloko Sareko informatika sistemen administrazioa 2.mailako ikasketak burutzen ari da. Berak DUAL programa hautatu zuenez, hona hemen bere lekukotza:

1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.
Aitziber Vesga Artola, sareko informatika sistemen administrazioa

2.- Noiz hasi zinen Praktiketan? Noiz bukatzen duzu?
Praktiketan iazko martxoan hasi nintzen, Alecopen bitartez eta ekainean, DUAL programan sartu nintzen, urtebetez bertan lan egiteko aukera edukiz.

3.- .- Zein da MARCOS LARRAÑAGA Y CIA -n lan esparrua?

Marcos Larrañaga y Cia-k sukaldaritza munduan egiten du lan, etxerako zein erabilera profesionalerako sukaldeko tresnak eta ostalaritza produktuak eskainiz.

4-Zein izan da zure instruktorea MARCOS LARRAÑAGA Y CIA en?
Nire instruktore nagusia Javier Frias da, informatika saileko burua, baina bai Itxaso zein Ismael, lankide informatikoak, une oro lagundu didate. Zalantzaren bat dudanean hiruetakoren batengana jotzen dut, normalki libre dagoenarengana eta berauek atsegin handiz laguntzen didate ahal duten guztian.

5.- Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua

Ni informatikako sailean nago lanean, bertan, enpresa baliabideen plangintzak antolatu eta kudeatzen dituen sistema informatikoa, ERP softwarea, berritzen ari dira eta neu berrikuntza honetan ari naiz parte hartzen, garapen ekipoko beste kide bat bezala.

6.- Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?

Gehienbat datu baseen esparruan nabil lanean, lehen aipaturiko sistema informatikoaren sorkuntzan. Bertan, enpresako sail ezberdinetarako arlo ezberdinen inguruko inprimakiak, txostenak… sortuz. Horretaz gain, inprimaki eta txosten hauek atzetik duten programazio zatian ere eskua sartzen hasia naiz azken asteetan.

7.- Bukatzeko, zer eskaini dizu MARCOS LARRAÑAGAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Alde batetik enpresa batek barrutik nola funtzionatzen duen eta egunerokotasuneko lanak aurrera nola ateratzen diren ikusteko aukera izan dut. Horretaz gain, klaseetan irakatsi edo ikasi ezin daitezkeen egoerak bizitzeko eta berauetatik ikasteko aukera izan dut, gauza berriak ikasteko aukera bikaina izanik.
Bestalde, lan mundura hurbiltzeko oso aukera ona dela iruditzen zait, urtebeteko lan esperientzia irabazteaz gain, ezagutza ezberdineko lankideekin lan egitea eta talde lanean aritzea zein aberasgarria den ohartzeko balio izan dit.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu