MGEPeko Robotikako ikasleak Siemens-eko prototipo automatizatuen Industria 4.0ko 10. lehiaketan saridun


2018ko ekainaren 18an, Siemensek urtero egiten duen prototipo automatizauen lehiaketa ospatu zuen Madrilen.

Lehiaketa honetarako, 40 ikastetxe aurkeztu ziren eta bertatik 10 semifinalista aukeratu zituzten, hauen prototipoen bideoen arabera:

bertan ikusi daitezke 10 semifinalisten bideoak.

MGEP-k aurkeztutako bideoa:

10 semifinalista horietatik 4 izan ziren hautatuak Madrilen Siemens-eko saria jasotzeko, horien artean Endika Marqués Martínez  eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak.

MGEP-ek 4. postua jaso zuen “Produktu klasifikatzaile” proiektuagatik.  Eta ekitaldearen bideoa hemen ikusgai.

Iban Villar, Endika Marqués, Oihane Lameirinhas eta Angel Alonso, 4. saria jasotzen.

Saria batzera Endika Marqués Martínez  eta Iban Villar Pérez, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak;  Angel  Alonso Alonso , MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakaslea eta Oihane Lameirinhas Ortuoste,  bideoa garatu duen Informatikako MGEPeko ikasle eta bekaduna.

Ebentuaren bideoa:

SIEMENS-143

Saridun guztiak

Sarien ondoren, lunch-era gonbidatu zituzten parte-hartzaileak.

Lunch-ean Siemens saria ospatzen

 

Informazio gehiago proiektuarekiko hemen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu