Zubi-garabi ikastaroa MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko Mekatronikako ikasleentzat


Gaur, abenduak 4ean 5 orduko ikastaro bat izan dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP)  Goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ)  Mekatronikako ikasleek, Zubi erako garabi ikastaroa.

Urtero egiten den formakuntza bat dugu goi mailako heziketa zikloko Mekatronikako 2.mailako ikasleentzako eta IFPRL (Instituto Formación Práctica Riesgos Laborales) enpresatik etorri zaigu Eloy Fernandez formakuntza ematera. Mekatronikako ikasleak langile direnean eta batez ere muntaia lanetan edo eta mantenketa lanetan ari direnean zama handiak mugitu beharko dituzte zubi garabiaren bitartez eta MGEPek ezagutza hau bereganatzeko asmoz eta eginez ikasi eredua jarraituz, aukera ederra eskaintzen die urtero.

Formakuntzak bi atal izan ditu: teorikoa eta praktikoa. Lehenik segurtasun aldetik behar dien ezagutzak jasotzen dituzte, garabi mota desberdinak, zein arrisku dauden hauen erabilpenean, eslingen (soken), kolore eta marren ezaugarriak  eta ondoren muntaia tailerrean ibiltzen dira kulunka efektua kentzeko ariketak egiten.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu