Aritz Palacios gasteiztarra MGEPeko goi mailako heziketa zikloko mekatronikako praktikak Alsatec enpresan burutzen
Aritz Palacios, MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko mekatronikako ikaslea gasteiztarra Alsatec enpresan bere FCT praktikak burutzen izan dugu. Alsatec enpresa Gasteizko Bitorialanda Kalean dago kokatua, eta esparru desberdinak jorratzen ditu, baino Tailer Mekaniko Espezializatua bezala kontsideratzen da. Alsatec ingeniaritza bezala funtzionatzen du, eta Laguntza Teknikoko Zerbitzua du puntu fuertea. Bereziki makina espezializatuetan lan egiten du.
Aurten bi ikasle daude bertan praktikak egiten, bata Aritz Palacios bera, FCT praktikak egin dituelarik, eta bestea Sergio Pizarro, DUAL prozesuan dagoela.
Irailetik Aritz Palacios Alsatec-en asteko 35 ordutara aritu da praktiketan eta mekanika arloa jorratu du gehien. Egin dituen lan desberdinak aipatzearren: patinen gidatze sistemak, etiketadoren muntaia errodamenduen muntaia eta egokitzea, SAT zerbitzuan laguntzen, inguruneko enpresa batzuei zerbitzua ematen ibili da.
Juan Carlos Carrasco izan du instruktore eta bakoitzaren esperientzia ezin hobea izan da.
Ikus daitekeenez Alsatec barruan hainbat proiektu muntatu eta egokitu egiten dira atal mekanikoa eta elektriko-elektronikoa landuz.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu