MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) ikasle guztiak prebentzio formazio laburra batu dute


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) bideo bat egin du larrialdi baten aurrean nola jokatu azaltzeko. Eta goi mailako heziketa zikloko ikasle guztiak prebentzio formazio laburbat izan dute bideo honetan oinarrituta:

 

Bideo hau motza eta zehatza da, MGEP-era datorren edonork ikusi eta kontutan izan dezan.

MGEP-eko edozein kanpusean sute, leherketa edo beste edozein larrialdi gertatzen denean BAL jokabidea jarraitu behar dugu: Ingurua edo inguruko pertsonak Babestu, larrialdiko arduradunei Abisatu eta Laguntza eman.

Larrialdi abisuak emateko 3 aukera ezberdin daude: barneko larrialdi zenbakia, alarma sakagailuak eta unibertsitateko langileen bitartez.

Ebakuazio seinale ohikoena sirena izaten da, baina badira beste batzuk ere, megafonia, eta ebakuazio taldeko kideak.

Klasean edo laborategietan egonez gero, irakasle, langile, edota ebakuazio arduradunen argibideak jarraitu beharko ditugu. Beste edozein kasutan kanpoko elkargunera joan beharko dugu ebakuazio seinaleak jarraituz.

Bideo osoa ikusteko hemen sakatu.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu