Zergatik goi mailako lanbide heziketa? Unai Cagigasen testigantza, sistema elektrotekniko automatizatuak MGEPen DUAL izandako ikaslea


Unai Cagigas, Sistema Elektroniko Automatizatuetako zikloko MGEP-ko ikaslea bisitatu dugu EKIDE enpresako ikuspegi artifizialeko tailerretan,  DUAL programan lan egin  duen tokian hain zuzen ere.
Unai Cagigas protagonista izan da, 2018an EKIDE enpresak HETEL saria eskuratu du, formakuntza profesionala edo heziketa zikloei bultzada emateagatik hain zuzen. Beraz, Unairi eztabaida askotan parte hartzea egokitu zitzaion, non, zikloetako ikaskuntzak egin dituen bitartean bizi izan dituen esperientziak kontatu zituen. Erdi mailako ziklo bat egin zuen eta goi mailako bi ziklo, biak MGEP-n, lehenengoa Mekatronika industriala eta gero sistema elektroniko automatizatuak.

Guk berarekin egon nahi genuen, lanbide heziketako apustuarekiko adibide bikaina delako.

Bideo honetan Unai Cagigasek bere ibilbide hezigarrian zehar hartzen joan den erabakiak kontatzen dizkigu, ikastaldi-modeloarekin bere asetzea “eginez ikasiz” programarekin eta DUAL formazioarekiko bere apustua. Lehenengo EKIDEn hasi zen lanean, gero CMZ joan zen baina gaur egun berriro bueltatu da EKIDE-ra. Ikuspegi artifizialeko tailerretan egiten duen lana kontatzen digu, burutzen dituen zeregin motak, eta zelan ari den antolatzen bere etorkizuneko ikaskuntzak. Azkenik, etorkizunari begira, Mekatronikako Gradua egin nahi du MGEP-n, DUAL formakuntzarekin.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu