Mondragon formación profesional

Fagor Ederlaneko Talentu lantaldearen ordezkariaren hitzaldia MGEPeko GMHZtan

Martxoak 27an , Fagor Ederlaneko Josemi Roman, Fagor Ederlaneko Talento  taldeko kideak, MGEP-eko Goi Mailako heziketa Zikloko   (GMHZ)  ikasleei hitzalditxoa bat eman dizkie. Helburua, Fagor Ederlan enpresaren aurkezpena egin eta F.Ederlanek DUAL prozesuan zer eskaintzen duen ikasleei azaltzea zen.

Fagor Ederlan automozioko mundurako piezak fabrikatzen ditu eta hainbat herrialdeetan saltzen ditu bere produktuak, mundu mailan ezagunak diren automozioko enpresei batez ere. F.Ederlanek Eskoriatza-Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako lantokietan DUAL formakuntza egitea eskaintzen du.

MGEPeko GMHZko Mekatronikako ikasleak  Fagor Ederlaneko Talento taldeko  Josemi Romanen azalpenak adi entzuten

 

Ekimen berritzaile hau   mekatroniko ikasleei bideratua izan da orain arte. Eta aurten automatizazio eta robotika industrialeko ikaslei eta  fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea espezialitateko  ikasleei ere zabaltzen da eskaintza,  MGEPeko ikasleen perfilekin guztiz lerrokatuak dauden lanetan.

Josemi Romanek Fagor Ederlanen bideratu duen DUAL formakuntza nondik norakoa den azaldu digu, Urritik Ekainerako DUALeko prozesua izanik. Prozesu honetan enpresako aditu nagusienek zer jakin beharreko formakuntza teorikoa landu dute, hasiera batetan enpresaren prozesuak ezagutu arazteko eta ondoren, ikasle bakoitzeko instruktore batekin lantegi desberdinetan dauden prozesu-lineak, makinak ezagutzen joango dira Azaro bukaeratik ekaina bitartean. Formakuntza teorikoa Bergaran garatuko dute eta praktikoa, adierazitako lantegi desberdinetan. Helburua, ikasle bakoitzak bere burua non ikusten duen jakitea nahiko lukete DUAL prozesua bukatzerakoan, aukerarik balego, bertan jarraitzeko lanean.

Exit mobile version