Fagor Ederlaneko Talentu lantaldearen ordezkariaren hitzaldia MGEPeko GMHZtan
Martxoak 27an , Fagor Ederlaneko Josemi Roman, Fagor Ederlaneko Talento taldeko kideak, MGEP-eko Goi Mailako heziketa Zikloko (GMHZ) ikasleei hitzalditxoa bat eman dizkie. Helburua, Fagor Ederlan enpresaren aurkezpena egin eta F.Ederlanek DUAL prozesuan zer eskaintzen duen ikasleei azaltzea zen.
Fagor Ederlan automozioko mundurako piezak fabrikatzen ditu eta hainbat herrialdeetan saltzen ditu bere produktuak, mundu mailan ezagunak diren automozioko enpresei batez ere. F.Ederlanek Eskoriatza-Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako lantokietan DUAL formakuntza egitea eskaintzen du.
MGEPeko GMHZko Mekatronikako ikasleak Fagor Ederlaneko Talento taldeko Josemi Romanen azalpenak adi entzuten
Ekimen berritzaile hau mekatroniko ikasleei bideratua izan da orain arte. Eta aurten automatizazio eta robotika industrialeko ikaslei eta fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea espezialitateko ikasleei ere zabaltzen da eskaintza, MGEPeko ikasleen perfilekin guztiz lerrokatuak dauden lanetan.
Josemi Romanek Fagor Ederlanen bideratu duen DUAL formakuntza nondik norakoa den azaldu digu, Urritik Ekainerako DUALeko prozesua izanik. Prozesu honetan enpresako aditu nagusienek zer jakin beharreko formakuntza teorikoa landu dute, hasiera batetan enpresaren prozesuak ezagutu arazteko eta ondoren, ikasle bakoitzeko instruktore batekin lantegi desberdinetan dauden prozesu-lineak, makinak ezagutzen joango dira Azaro bukaeratik ekaina bitartean. Formakuntza teorikoa Bergaran garatuko dute eta praktikoa, adierazitako lantegi desberdinetan. Helburua, ikasle bakoitzak bere burua non ikusten duen jakitea nahiko lukete DUAL prozesua bukatzerakoan, aukerarik balego, bertan jarraitzeko lanean.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu