Urtero bezala, aurten ere Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako heziketa zikloak (GMHZ) Debagoienako 2019ko edizioko GOIAZ AZOKAn izan gara.
Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) titulu bakoitzeko 2 edo 3 erronken emaitzak eraman ditugu, Kulturateko klaustroetara. Honako bideo honetan aurkitu ditzakezu:
Hona hemen MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) eskaintza:
- Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
- Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.