MGEP eko Goi mailako heziketa zikloak Debagoienako 2019ko GOIAZ AZOKAn


Urtero bezala, aurten ere Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Goi mailako heziketa zikloak   (GMHZ) Debagoienako 2019ko edizioko GOIAZ AZOKAn izan gara.

 Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ) titulu bakoitzeko 2 edo 3 erronken emaitzak eraman ditugu, Kulturateko klaustroetara.  Honako bideo honetan aurkitu ditzakezu:

Hona hemen MGEPeko  Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ)  eskaintza:

  • Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
  • Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia  da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
  • Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
    teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu