MGEP Goi mailako Heziketa Zikloen Diploma banaketa ekitaldia ospatu zen ekainaren 20an


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan Diploma banaketa ekitaldia ekainaren 20an izan zen Arrasaten. Titulua eskuratu zuten 122 pertsonak bildu ziren bertan euren familia eta lagunekin batera. Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren:  Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Osane Lizarralde Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Heziketa Zikloko Koordinatzailea, eta Haritz Barrutia Mekatronika Industrialeko Heziketa Zikloko Koordinatzailea ere.

Fagor Ederlaneko lehendakari den Aitor Axpek hitz batzuk eskaini zizkien titulatu berriei. Aitorrek Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Ziklo bat ikasi zuen, eta ibilbide profesional zabal baten ondoren, egun enpresa erreferentea den Fagor Ederlaneko presidentea da. Bere esperientzia pertsonal eta profesionala inspirazio bezala hartu zuten titulatu berriek, izan ere, etapa bat bukatutzat eman eta erronka berriei aurre egin beharko dieten momentu berezi honetan. Bereziki lan gogoa, jarrera eta laguntza eskaintzeak aipatu izan zituen bereziki.

Ekitaldian bildu ziren ikasleek hezkuntza ibilbide ezberdinak jarraitu dituzten; batzuk Formakuntza Dualean hartu dute parte, beste batzuk praktikak atzerrian burutzeko aukera izan dute, baina badira 8 orduko lan orduez gain eskaintza partzialari esker ikasketak aurrera atera ahal izan dutenak ere. Izaskun del Fresno, Fabrikazio mekanikako produkzio programatze zikloko  ikasleakdiploma jaso zuten ikasle guztien izenean hitza hartu zuen atrilean, eta ikasketa prozesuaren balorazioa partekatu zuen bertaratutakoekin.

Bukatzeko, Carlos García, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorraren hitzekin Diploma banaketak ikasturte akademikoari amaiera eman zion. Carlosek ekainak 5-6an Kursaaalean ospatutako FP kongresuan Lehendakariak aurkeztutako ideia nagusiak defendatu zituen, hau da, gizartearen ongizatea helburu nagusia izanik, hau lortzeko konpetentzia teknikoak eta giza konpetentziak garatzea ezinbestekoak bilakatu direla.

Dagoeneko ikasle titulatuak euren ibilbidea erabakitzen aurkituko dira: batzuk lan munduan zuzenean sartzeko eta beste batzuk  ikasketekin jarraitzeko apustua eginez, zein beste heziketa ziklo bat edota graduren batekin ausartuko denik ere.

Zorte on denoi!

Doaz jarraian ekitaldira gerturatutako ikasleekin ateratako argazkiak.

Diploma banaketa Heziketa Zikloak

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga