Abenduaren 4an izan zen Confebask-ek urtero antolatzen duen Enpresa&LH gala Bilboko Euskaldunan, Hezkuntza Sailburua ere han zela. Aurten, bereziki azpimarratu da enpresen lana Lanbide Hezkuntzako ikasleen formazioan, Praktikak Enpresan eskainiz eta DUALeko ikasketetan lagunduz.
Aurten hiru enpresa saritu dira bere lanagatik arlo honetan: Alsatec (Araba), CMZ (Bizkaia) eta Talleres Bidegain (Gipuzkoa). Eta kontuan izanik ikasleak joaten direla enpresetara praktiketan, hau da, ikasten, eta horretarako enpresan bertan behar dutela norbait irakaskuntzarekin arduratuko dena, berauen papera azpimarratu nahi izan da hiru pertsonatan bereziki: Leopoldo Martinez, IPM Rubí enpresakoa, Miriam de la Torre, Residencia Las Laceras-ekoa eta Yoseba Mitxelena, Lazpiur-ekoa.
Azkenik, Dual, Erasmus edota FCT-etan aritu izan diren ikasleak saritu nahi izan dira. Argazkian, Mondragon Goi Eskolako ikasle sarituak,
Fabrikazio mekanikako diseinuko ikasleak Mikel Aranbarri Zuatzubizkar eta Unai Perez de Arriba Susperregui; Mekatronika industrialeko ikasleak Aimar Telleria Asteasu eta Ander Pablos Iturralde; ASIR. Sareko Informatika Administrazioko Mikel Uribesalgo Arbulu eta Uxue Bazterrika Arenaza eta azkenik, Fabrikazio mekanikako produkzio programatzeako Izaskun Del Fresno Egaña. Zorionak denoi!!