MGEPeko Goi mailako Heziketa Zikloko (HZ) ikasleak diplomak batu dituzte Confebaskek antolatutako Enpresa-LH galan


Abenduaren 4an izan zen Confebask-ek urtero antolatzen duen Enpresa&LH gala Bilboko Euskaldunan, Hezkuntza Sailburua ere han zela. Aurten, bereziki azpimarratu da enpresen lana Lanbide Hezkuntzako ikasleen formazioan, Praktikak Enpresan eskainiz eta DUALeko ikasketetan lagunduz.

Aurten hiru enpresa saritu dira bere lanagatik arlo honetan: Alsatec (Araba), CMZ (Bizkaia) eta Talleres Bidegain (Gipuzkoa). Eta kontuan izanik ikasleak joaten direla enpresetara praktiketan, hau da, ikasten, eta horretarako enpresan bertan behar dutela norbait irakaskuntzarekin arduratuko dena, berauen papera azpimarratu nahi izan da hiru pertsonatan bereziki: Leopoldo Martinez, IPM Rubí enpresakoa, Miriam de la Torre, Residencia Las Laceras-ekoa eta Yoseba Mitxelena, Lazpiur-ekoa.

Azkenik, Dual, Erasmus edota FCT-etan aritu izan diren ikasleak saritu nahi izan dira. Argazkian, Mondragon Goi Eskolako ikasle sarituak,

Fabrikazio mekanikako diseinuko  ikasleak Mikel Aranbarri Zuatzubizkar eta Unai Perez de Arriba Susperregui;  Mekatronika industrialeko ikasleak Aimar Telleria Asteasu eta Ander Pablos Iturralde;  ASIR. Sareko Informatika Administrazioko  Mikel Uribesalgo Arbulu eta  Uxue Bazterrika Arenaza eta azkenik,  Fabrikazio mekanikako produkzio programatzeako Izaskun Del Fresno Egaña.  Zorionak denoi!!

Argazkian MGEPeko Goi mailako Heziketa Zikloko ikasle saridunak:
Mikel Aranbarri Zuatzubizkar, Unai Perez de Arriba Susperregui,Aimar Telleria Asteasu, Ander Pablos Iturralde,
Mikel Uribesalgo Arbulu, Uxue Bazterrika Arenaza eta Izaskun Del Fresno Egaña
Argazkian MGEPeko Goi mailako Heziketa Zikloko ikasle saridunak diploma banatzerako momentuan
Hona hemen baita prentsan agertutako albiste batzuk: DV eta  El correo  hain zuzen, eta azkenik,  Confebask-eko  weebgunean ere.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu