MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanika Produkzioa Programatzeko ikasleak GOIZPER GROUP bisitatzen


2019ko abenduan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko titulazioaren bigarren mailako kideek bisitatu zuten Antzuolan dagoen GOIZPER GROUP taldearen egoitza nagusia.

Goizper 1959an jaiotako kooperatiba da, Antzuolan, aurten 60 urte bete dituelarik eta egun talde osoan 300 lagun ingururi ematen die lana (http://www.goizper.com/).

Goizper taldeak 3 negozio lerro ditu: Industriala, ihinztadura eta bioteknologia. Industria negozio lerroan bere produktu ospetsuenak dira balazta-enbrageak, erreduzitzaile mekanikoak eta biraketa unitateak. Goizper batez ere ezaguna da ihinztagailuengatik, hala nola: Matabi, Ik, Osatu eta Inter. Bioteknologia negozioa berriagoa da eta garatzen ari dira biozidak eta bio-fungizidak berriak.

MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Irakasle eta ikasle taldea Goizperreko harreran.

Bisita oso interesgarria izan da eta martxan ikusi ahal izan dira alineatutako punta-puntako ekoizpen ekipoak; esate baterako aldizkako biraketa unitateen ekoizpen malguko zelulak, balazta-enbrageak, ihinztagailu muntaia zelulak, eta bukatzeko biltegiratze eta bidalketa ekipoak, aplikatuz horrela negozio guztietan 4.0 Industria norabidea xede duen teknologia duela urte batzuetatik hona.

Goizperreko Instalazioak ikusi aurretik egindako aurkezpena

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu