ARIZMENDI ikastolako Mikroinformatika ziklokoak MGEPeko ASIR Informatika hezkuntza eredua gertutik ezagutzen


MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIR,  Sareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako BIDEOA sortu dugu, eta egitarau hau antolatu da:

Asier Diosdado eta Julen Zabaletaren eskutik, 2 taldetxo egin dira. Datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta  elektrogenoa eta tunelen sarrera ikusteko aukera izan dugu.  Informazio Sistemen saila ikusi dute, CAU edo erabiltzaileen arreta zerbitzua dena.

Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin dugu saltoa.

Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu du MGEP eko hardware laborategian.   Bertan erabili behar zituzten elementu guztien azalpenak eman ditu, eta gero erronka batzuk beraien esku utzi ditu. Jo ta ke aritu dira, ordenagailuetan konponente desberdinak askatu eta montatzen besteak beste. Gero Osane Lizarraldek MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR,  tituluaren koordinatzaileak, titulu honen profil profesionala zein den  eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu, eta bereziki gure hezkuntza eredua.

Ondoren MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR,  tituluaren 1. eta 2.garren mailako ikasle talde batzuk, ikasturtearen amaieran landutako azken erronkaren emaitzak  eta EIE (Enpresa Berrikuntza eta Ekintzailetasuna) ikasgaian landutako erronkak erakutsi dizkiete.  Gure ikasleak ederki aritu dira, eta gu irakasleok arro sentitu gara.

Gero MGEPeko Automatizaio eta Robotikako zikloko koordinatzailea den Urko Sueiro eta ziklo honetako ikasleekin egon dira, orain egiten ari diren erronkak gertutik ezagutzen.

Amaitzeko,  argazki polit bat atera dugu MGEPeko eraikin berriaren sarreran.

Espero dugu laster berriz gurekin izatea!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu