Mikel Elorza, MGEP GMHZ ASIR informatikako ikasle DUALaren testigantza


Mikel Elorzak, MGEPeko ASIR goi mailako zikloko ikasleak bere testigantza utzi digu:

1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta ze ziklo egin duzun:

Mikel Elorza Cobos naiz eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako zikloa ikasten ari naiz Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.

2.- Noiz hasi zinen praktiketan? Noiz bukatzen duzu?

2019ko ekainaren 17an hasi nintzen LKS enpresan DUAL programan lanean eta 2020ko ekainaren 16an bukatuko dut.

3.- Zein da zure instruktorea enpresan?

Inganacio de la Fuente da nire instruktorea. Bera Informatikako Administratzailea da LKS-n.

4.- Zein da Enpresaren lan esparrua?

  • LKS taldea Espainiako erreferente nagusietako bat da zerbitzu profesionalen sektorean. 700 langile inguru dauzka eta urtean 50 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu. MONDRAGON taldeko Aholkularitza eta Ingeniaritza Dibisioaren barruan dago. MONDRAGON taldea da Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako zazpigarrena; hain zuzen, 239 enpresak osatzen dute, eta 75.000 langile baino gehiago eta 15 zentro teknologiko ditu.
  • LKSek hain zuzen Zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu teknologiako eta kudeaketako aholkularitzan, aholkularitza juridikoan, hirigintza-plangintzako arkitektura eta ingeniaritzan, eraikuntzan eta azpiegituretan, sustapenean, higiezin aholkularitzan eta diseinuan.

5.- Zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua? Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?

  • Teknologia aldetik, sistema departamentuan lan egiten dut.
  • Bertan bezeroen ordenagailu eta mugikor berriak programez eta bezeroaren informazioarekin konfiguratzea, bezeroen intzidentzia batzuk konpontzea izan da orain arte nire lana. Baina orain proiektu berri baten lanean hasiko naiz, orain ikasten ari naiz.

6.- Bukatzeko, zer eskaini dizu enpresan praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Lan munduan esperientzia lortzea, ikasi ditugun gauzak praktikan jartzea eta gauza berriak ikastea ere. Aurretik, ziklo erdiko ikasketak egin nituen, eta praktikak ere Mondragon Unibertsitateko Informazio Sistemako sailean egin nituen. Oraingo lanen testuingurua desberdina da, eta nire profil profesionalaren lan esparruak hobeto ezagutzea ahalbidetzen dit.

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu