Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) ikasleak, CCNA (Cisco Certified Network Associate)


Sareko Informatika Sistemen Adminitrazioko, (ASIR), Goi mailako heziketa zikloko  (FP) 1. mailako ikasleak, CISCO Networking Academy (www.netacad.com) sareko kurtsoak ikasten dute, sareko azpigituren teknikariak izateko prestatzeko asmoz.

Programa osoak 4 ikastaro praktikoz osaturik daude, eta bertan ikasleek, LAN eta WAN sare seguruak diseinatu, instalatu, konfiguratu, gainbegiratu eta administratu behar dituzte benetako CISCO dispositiboekin (router, switch eta Wireless routerrekin). Kurtsoaren amaieran, eta froga praktikoa nahiz on-line test-a gaindututa izanik, CISCO Systems-ek ziurtagiriak bermatzen du.
4 kurtsoak gaindituta, ikasleak prest daude CCNA zertifikatuko azterketak egiteko. (https://www.cisco.com/c/en/us/training-events/training-certifications/certifications/associate/ccna.html).
CCNA (Cisco Certified Networking Associate) zertifikatua, komunikazio sareen industrian eta informazio teknologietan garrantzitsuenetako bat da. Nazioarteko mailan aitortua dago eta teknikariek, LAN eta WAN arazoak konpontzeko duten trebetasuna neurtzeko estandarrean bihurtu da.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu