MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloak Online!


2020ko martxoak 13 beste guztiok  bezala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) langile eta ikasleok, COVID19 gaixotasunaren ondorioz,  etxean gelditzeko agindua batu genuen. Hori dela eta,  martxoak 15tik aurrera gure aktibitatea, egun batetik bestera, online bilakatu zen.

GMHZ  1.mailako ikasleak

GMHZko 1.mailako ikasleak klase presentzialetan zeuden.

Hona hemen gure irakasleak etxetik klaseak ematen, edo eta gure etxeko zenbait txokoetan egindako eraldaketa, etxetik klaseak ematen jarraitu ahal izateko, ohiko sistematika eta ordutegi errutina mantenduz:

Ikasleak berehala ulertu dute egoera eta egoera berri eta berezi honetara egokitu dira, eta egunak aurrera joanda, egokitzapen horrek oraindik areagotu behar izan dute.
Hala eta ere, denok genuen pentsamendua ikasturtea presentzialki bukatuko genuela. Baina egunetik egunera, konfinamendu epeak luzatzen joan dira, eta Aste Santua baino lehenago, irakasle lantalde batzuk aktibatu ziren, ikasturtea online amaitu behar bada, bai gure hezkuntza ereduaren esentzia diren erronkak definitzeko eta ebaluazio/kalifikazio prozedurak ere.
Hemen aktibatutako GMHZko titulu koordinatzaile eta hainbat  irakasle lan taldeen irudiak:

Diapositiva2

Orain badakigu MGEPen gelako aktibitatea maiatzak 29an amaituko dela, eta ekainak 5 arte azterketak egiteko aukera luzatu dela, OR1a barne.  Gero ebaluaketak eta OR2 izango dira eta ofizialki akademikoki ekainak 19an 19-20 ikasturtea bukatuko da.

Erronkak

Aurtengo  azken Erronkak COVID-19an inguruko produktu eta zerbitzuen inguruan arituko dira lanean gure  ikasle taldeak.

Batzuk arnasgailuak diseinatzen, besteak, espezialitatearen arabera, hauen diseinutik, beraien ekoizpena eta montaia definitzen,  eta beste batzuk, langileen osasun baldintzak ezartzerakoan kontutan izan beharreko neurrien bermean. Aurrerago, joango gara hauek eta beste emaitza berriak ezagutzen.

GMHZ  2.mailako ikasleak

GMHZ 2mailako ikasleak DUAL, LP/FCT  lan praktikak burutzen ari ziren,  eta ERASMUS+ hautagaiak atzerriko praktiken atarian (batzuk bidaia jadanik eginda, eta beste batzuk, hauen zain).
  • 60 ikasle DUALak egiten enpresatan
  • 23 ikasle LP/FCTak  egiten enpresatan
  • 5 ikasle ERASMUS+

Ondorioz, hasieran,  Eusko Jaurlaritzatik batutako aginduak honako hauek izan ziren:

  • DUAL eta LP/FCT kasuetan telelana eskaini
  • telelana ez bazen posible, orduan etxean etxoin, normaltasunera bueltatu arte

Eta normaltasuna eman ez den bitartean, enpresetan egoera desberdinak bizi izan ditugu. Beka batzuk eten egin dira, beste enpresa batzuk ERTEra joan dira, eta beste batzuk, apirilak 14tik aurrera poliki-poliki aktibitatea ezartzen hasi dira, beraz segurtasun  neurriak ezarrita ikasle batzuk badoaz beraien lan postuak berreskuratzen. Eta beste hainbat zain jarraitzen dute oraindik. Hona hemen kasu bakoitzen esan dezakeguna:

DUAL

Egoera hau izanik,  garapen akademiko babestuta dago. DUAL guztiak akademikoki  ebaluatuak izan ahalko dira maiatzak 29rako, eta akademikoki ikasturte amaiera ohizko datatan egiteko moduan prest gaude. Baieztatuta gelditzen da

DUAL Bekaren kasuan DUAL egutegiko epeak errespetatu ahalko dira.

DUAL Kontratuen kasuan, oraingoaz Eusko Jaurlaritzaren komunikazioaren zain jarraitzen dugu. Baina hasiera baten eta gaur egun dagoenarekiko, Lanbiderekin sinatutako kontratuak galdutako egunak errekuperatu behar izango dituzte.

LP/ FCT

Lan Prestakuntza (LP /FCT)etan berriz, egun bakar batzuk bakarrik egin izan zuten lan, eta nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gutxieneko  jaitsi, MGEP FCT ikasleei 132 ordu gelditzen zaizkie  19-20 ikasturtean lantzeko. Hori dela eta  plan bat definitu da.  Ez da baztertzen, agintariek onartzen badute, FCTak enpresan bukatu ahal izatea. Hala eta ere ikasturte akademiko ekainak 11rako FCTak ebaluatzea ezinbestekoa bilakatu da. Eta plan  horrek proiektu osagarri bat garatzea kontutan hartzera behartzen du egoerak (maiatzak 4tik aurrera hain zuzen, eta 7 ordutara 19 egun direnez, maiatzak 28 arte izango zen, 132 orduak osatuz, gehienak (gehienak, badago kasuren bat beranduago hasi zela eta ekainak 4-ean amaituko duela, eta beste bat, oraindik hasi gabe, ekainak 10-an amaitu beharko duela).

Beste aukera, FCTaren errenuntzia egitea izango zen, 2020ko irailetik aurrera egiteko.  Edo eta, exentzioa eskatzea, salbuetsia izateko baldintzak betetzen baditu  (365 egun lan eginda edukitzea tituluarekin lotura daukaten jardueretan).

       FCT ikasleok, mesedez adi egon  LP tutoreek bidaliko dizkizueten komunikazioetara.

ERASMUS+

5 ikasletik, 1 etxean gelditu behar izan zuen, bere harrerako lurraldea Italia bait zen, eta ordurako Italiako iparraldea egoera larrian zegoelako. Ikasle honi FCT bat eskaini zitzaion.  (FCTrako definitutakoa jarraituko du)

Gainontzeko 4ak Errumania, Txekia eta Holandara egin zuen bidaia, hemen deskribatzen dugun bezala.  Gaur egun, Errumaniara joandako ikasleak Euskal Herrian daude jadanik, enpresan DUALean (DUALetarako definitutakoa jarraituko dute). Eta Txekia eta Holandara joandako 2 mekatronikoak guztiz normaltasunean lanean aurkitzen dira harrerako lurraldeetan. Eta hasiera batean, horrela jarraituko dute seguruenik ERASMUS+ praktika amaiera arte.

San Pankrazio

San Pankrazio egunean genuen asmoa eta gogoa denok elkartzeko eta gure LP/ FCT,DUAL esperientziak elkarrekin partekatzeko, baina ezinezkoa zaigunez, lanerako lan bezala bilakatuko da, eta egun hori ikasturte amaierara atzeratuko da.

Ate irekiak

Ate irekiak,  (begiratu aurreikusten diren datak) hauek ere Online izatea aurreikusten dira.

Makers

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) buru belarri dabil COVID19 larrialdi egoera aktibatu denetik. Hona hemen Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratutako berria eta bideoa ere.

Osatu den “makers” talde honetan, Felix Zugasti, Iban Barrutia eta Gaizka BellidoSareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR)  Goi mailako zikoko MGEPeko Hardware ikasgaiko  irakasleak ere lan bikaina egiten ari dira, eta Mekatronika insdustrialeko irakaslea den  Felix Zugasti ere.

Felix Zugasti MGEPeko tailerrean lanean
Iban Barrutia aurreneko maskara osoa lortzerako unean

Bilera orokorra MGEPen

Amaitzeko, hona hemen MGEP en Aste Santu aurretik langileok egindako bilera orokorraren irudi berezi bat. 2 txandatan, guztira 350 langilek online jarraitu genuen Carlos Garcia, MGEPeko koordinatzaile orokorrak zuzendutako bilera.

Puntu honetara iritsita, ikasle eta irakasleak zoriondu behar ditugu, denon erantzuna itzala izan da.  Zorionak  eta eutsi, denon artean lortutakoa ikaragarria izaten ari da eta!!!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu