Mondragon formación profesional

MGEP goi mailako zikloko 4 ikasle DUALek 2020 kutxa sariak batu dituzte

2020ko abenduak 28an eta bizi dugun garaiak aginduta, era online-an Kutxa Fundazioak 44  KUTXA IKASKETA AMAIERAKO SARIAK banatu ditu, oso txukun antolatutako ekitaldian.

Sariak mantendu izanak meritu handia du, dudarik gabe, oso eskertzeko da!  Bestetik, noski,  sariak lortu dituzten ikasleak dira aipamen berezia izan behar dutenak, nola ez, urte hauetako lanaren ondorioz  lortutako sari bikainak.    Denak zoriondu nahi zaituztegu! Zorionak bereziki, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  (MGEP)  Goi mailako heziketa zikloetako  (GMHZ) honako ikasle DUALak:

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikasi duen PATRICIA BARQUERO GARCIA, non DUALa    Mondragon Goi Eskola Politeknikoan  (MGEP) Laborategi mekanikoan egin izan duen, bere instruktorea Ainhara Garay izan delarik.  Hemen informazio gehiago.

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua MIREN GOMEZ SAGARZAZU non DUALa    Mondragon Goi Eskola Politeknikoan   (MGEP)  egin izan duen, bere instruktorea   Ibai Ulacia irakasle eta ikerlaria izan delarik. Hemen informazio gehiago.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa ANDER PALACIOS RIVAS SMC ESPAÑA, S.A. enpresan egin du DUALa,  konkretuki SMC International Training negozioan, eta bere instruktorea Juan Ramon Barreal izan da. Hemen informazio gehiago.

Mekatronika Industriala ikasi duen URKO AIARTZA URIBE-ETXEBARRIA   non DUALa DANOBAT talde-ko  SORALUCE Koop.  enpresan egin duen, instruktorea Asier Gutiez izan delarik.
Ekitaldian zehar Unibertsitate, erakunde  eta Heziketa zikloko elkarte ordezkariak agurtu eta zoriondu dituzte ikasleak. Besteak beste HETELeko lehendakari ordea den Jon Iartzak, hemen irudian agertzen den  bezala:
Kulturarako tartea izan da, kontzertu txiki pare bat izan direlako, hasieran eta amaieran, eta solasaldi bat ere izan da, hau ere kulturaren inguruan. Begoña Guzman izan da elkarrizketatua, Unesco  etxea-ko ordezkari bezala.
Bukaeran, ekitaldiari amaiera Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman izan dio, DUAL programari kiñu berezi bat eginez.
Zorionak guztiok!!  Zorionak Patricia, Miren, Ander eta Urko!!
Exit mobile version