Zorionak MGEP Goi Mailako Heziketa Zikloko 19-20 Promozioa (bideoa) !!


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  GMHZ-ko Goi Mailako Heziketa Zikloko  19-20 Promozioak   ez du aukerarik izan Diploma Banaketa ekitaldia era presentzialean egiteko .   Ohizko datatan egin beharrean, atzeratu egin genuen pentsatuz agian aurreraxeago posible izango zela . Ekitaldia ikasketen amaierako mugarri garrantzitsu bat da, eta ikasle ohiek eta beraien gertukoek merezitako harrera egiten diogu.

Bi ikasturte hauek gurekin partekatu ondoren zorionak emateko garaia iritsi da:

Z O R I O N A K   !!!

Aste honetan diplomak etxeetara postaz bidali zaizkizue eta bestetik honako bideo hau sortu dugu, bi ikasturte hauetan bizitakoaren une desberdinen argazkiak bilduz:  hezkuntza ereduarekiko lotutako ekintzak,  klaseetan, enpresekin egindako erronkak, bisitak, Dual formakuntza , FCT edo/eta Erasmus+ praktiketako momentuak.

Espero dugu gustukoa izatea!

Mila esker MGEP zuen bidelagun egiteagatik urte hauetan!!!

Jakin ateak irekita dituzuela, bai lan poltsako zerbitzuak erabiltzeko, bai zuen formakuntza ibilbidean behar duzuenerako!! Beti arte!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu