MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko ikasleek lotura elementuen azterketa erronka garatu dute (bideoa)


MGEPeko 1. mailako Mekatronika Industrialeko ikasleek lotura elementuen azterketa (lotura ariztatuak)  erronka garatu dute, mekatronikako profil profesionaren mekanikako konpetentziak lantzeko asmoz.

Erronka honetan zenbait piezen arteko lotura ariztatuak diseinatu, hauek errepresentatu eta  elementu komertzialen ezaugarri mekanikoen kalkuluak burutuko dira, ezinbestekoa baita
estruktura bat diseinatzeko orduan, lotura sistema gainjarriko zaizkion kargak jasateko gai dela ziurtatzea.

Lan honetan, modulo ezberdinak landu dituzte, hala nola, Sistema Mekatronikoen Irudikapen Grafikoa (5 orud), Fabrikazio Prozesuak (8 ordu), Makina-Elementuak (6 ordu) eta FOL (5 ordu).

Erronka garatzeko 9 pausu edo atal landu behar izan dituzte gure ikasleek:

1- Plangintza eta Diseinua

2- Planoak egin  eDrawings software erabiliz.   Planoak egin (2D), piezaren 3D-tik 2D-a lortu  (eDrawings)

3- Kalkuloak egin erresistentzia aurreikusteko

4- Fabrikazioa

5- Muntaketa

6- Muntaketen entseguak- erresitentzi neurkeak( entseguetan torloju edota ziriak apurtu arteko erresitentzia neurtu da)

7- Ondorioen azterketa

8- hsaierako plangintza alderatu

9- Komunikazio ekintza

Prozesu guztia hau, bideo honetan laburbildu dugu:

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu