Dual ECOsystems European project logo lehiaketaren irabazlea izan da Nerea Arroyo MGEP GMHZ Diseinuko ikaslea


Nerea Arroyo Mondragon Goi Eskola Politeknikoko MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko Fabrikazio mekanikako Diseinua ikaslea Dual ECOsystems European project logo lehiaketaren irabazlea izendatu dute 2021ko martxoan.

Nerea Arroyo atzean logo irabazlea duelarik, eta esku artean lortutako diploma eta txekea
Lehiaketa HETEL bitartez zabaldu zen Euskal Herriko Goi mailako Heziketa Zikloko zentruetan, eta parte hartzaileak ugariak izan dira. Denen artean, Nerea Arroyoren lana izan da puntu gehien lortutakoak.
Nerea Arroyo  MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko ordezkariez inguratua: Gorka Aretxaga,  MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko  koordinatzailea, eta Idoia Urritibeaskoa eta Mikel Garcia, MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko Fabrikazio mekanikako Diseinuko koordinatzaile eta irakasleak

IMG_9583

Nerea Arroyo  MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko  Fabrikazio mekanikako Diseinua ikaslea

Dual ECOsystems  Proiektu europearrarekiko  informazioa HETELeko webgunean aurkitu daiteke. Berez proiektu honen helburua nagusia prestakuntza DUALean praktika arrakastatsuak identifikatzea da. Era berean, praktika egoki bakoitza eskala handiagoan transferitzeko aukera ebaluatu nahi da, guztiek (ikasleek/langileek, enpresek, Goi mailako Heziketa ziklora bideratutako  erakundeek) arrakasta izan dezaten.

Partehartzaileak: ENGIM Lombardia (IT); Confartigianato Imprese Bergamo (IT); UNIVERSITA’ DEGLI STUDI DI BERGAMO (IT); UNIVERSITAET BREMEN (DE); BELFAST METROPOLITAN COLLEGE (UK); eta Euskal Herrian HETEL.

Hemen lehiaketaren inguruko informazio gehiago.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu