Nerea Arroyo, MGEP Goi mailako Heziketa zikloko Fabrikazio mekanikako diseinuan ikasle DUALaren testigantza


Gaur Nerea Arroyo ikaslearekin izan gara. Nerea Arroyo  Mondragon Goi Eskola Politeknikoko MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko Fabrikazio mekanikako Diseinua ikaslea da  eta bere testigantza berri izan dugu:

Mondragon Unibertsitatean Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza hasi nuen baina 1.go mailan agobiatuta sentitu nintzen eta uztea erabaki nuen. Ondoren, Donostian Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa egin nuen eta bukatzerakoan Arrasate- ra bueltatzea erabaki nuen. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak enpresekin duen harremana oso ona da, eta interesgarria iruditu zitzaidan bertan Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egitea.

  • Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin ituzue? Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Lehenengo mailan bi erronka egin genituen: zilindro pneumatiko bat desmontatu eta berdiseinatu genuen espezifikazio berrietara, elementu komertzialak katalogoetan aukeratuz eta ez-komertzialen fabrikazio planoak eginez; eta kurtso amaieran, plastiko birrintzaile baten erronka egin genuen. Bigarren erronka hau paperean gelditu zen, ez genuen izan aukerarik ezer fabrikatzeko COVID19-ak eragindako konfinamenduaren eraginez. 2. mailan, Dassault-eko 3DExperience-ek eskaintzen duen kolaborazio eremua erabiliz, CATIA-rekin plastikoa injektatzeko injektora baten diseinua egin genuen. Eta azken erronkan, Skateboard bat diseinatu eta fabrikatu dugu. Aurtengoak, injektorearena eta skatearena, oso esperientzia ona izan dira, fabrikazio mekanikoaren ezagutza handia lortu dut eta.

 

  • DUAL formazioan aritu zara, noiz hasi zinen?

COPRECI S.Koop-en nago DUAL formakuntza programan, indukzioko departamentuan . Sukaldeetarako indukzioko fokoak egiten ditugu, kristala erosi, eta bertan indukzio horren serigrafia diseinatzen dugu (fokoak, touch-ak..) Nire lana SolidWorks erabilita 2D Planoak eta 3D piezen diseinua eta garapena egitea da. Lehenengo egunean, enpresako instruktoreak, enpresa erakutsi eta lankideak aurkeztu zizkidan. Hasieratik oso integratuta sentitu naiz lan taldean, lankide denek laguntza eskaini zidaten lehenengo egunetik. Gainera, lan denak taldean egiten dira, beraz, horrek izugarri lagundu dit.

  • Zer eskaini dizu enpresan praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Nire lanaren garrantzia baloratzen lagundu dit. Norberaren lana ondo ez bada egiten, ez da produktua aurrera ateratzen, eta nik egiten dudan lana besteen lanean du eragina, beraz, lantalde hori ondo mantendu eta moldatu behar da. Aipatzekoa da ere, zikloan ikasitakoa praktikan ipintzeko aukera ezin hobea dela, nire kasuan SolidWorks programa topera erabili dut eta piezen diseinurako behar diren ezagutzak oso garrantzitsuak direla konturatu naiz.

  • Etorkizunari buruz, zeintzuk dira zure asmoak?

Lan munduan murgiltzea gustatuko litzaidake eta aldi berean ikasten jarraitzea, espezializazio kurtso desberdinak egin, ingelesa ikasi…. Urtarriletik hona, AutoCad-eko ikastaro bat egin dut arratsaldetan, lanetik irten eta gero eta gustora ibili naiz.

argazkia-Goiena

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu