Zergatik ikasi goi mailako heziketa ziklo bat? aztertu dezagun MGEPeko GMHZ eskaintza


Eta orain, zer ikasiko dut?

Batxilergoko 2. maila ikasleentzat eta erdi mailako heziketa zikloko 2,mailako  ikasleentzat ere hau garai gogorra izan daiteke:

Zer egin hurrengo  ikasturtean? Zer ikasi?

Hona hemen Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proposatzen dituen aukerak industriarekin loturiko zeozer egiteko asmotan dabiltzanentzat.

Lehenengo erabakia, goi mailako ziklo bat egin, ala zuzenean ingeniaritzako gradua hasi?

Ez da erabaki erraza, batez ere oraindik etorkizuna argi ez dutenentzat. Hauek  goi mailako heziketa zikloetan abantaila argi bat aurkituko dute: ikasketak 2 urtekoak dira, eta Ingeniaritzako Graduek, berriz, 4 urte eskatzen dute. Beste abantaila bat da zikloan ikasten denaren aplikazioa lehenengo hilabetetan ikusten dela, eta beraz, lehenago jakin daiteke aukera egokia izan den ala ez, edota gaia gustukoa duen ikasleek.

Zikloa bukatzen denean, hainbat aukera irekitzen dira: lan merkatura, enpresa baten lana egiteko, beste ziklo bat ikasi, eta profila borobildu gustuko den arloan; ingeniaritza graduren bat hasi (zenbait kreditu konbalidatzen dira, eta MGEPeko Ingeniaritza Mekatronikako kasu partikularrean, bukatu daiteke gradua 3 urtetan, behar ohi diren 4 urteen ordez).

Hau kontuan izanik, hemen zikloen deskribapenean zentratzen gara, erabakia hartzeko datu gehiago izan dezagun:

  • Automatizazio eta Robotika Industriala. Hainbeste aipatzen den Industria 4.0 horren oinarria den automatizazio industriala lantzen du. Instalazio automatikoak muntatu egiten dituzte hasiera-hasieratik eta bere mantenketa eta martxan jartzea lortzen dute. Aproposa gauzak ikutzea, elektrizitatea eta elektronika, gauzak programatzea gustuko dutenentzat, zergatik gehiegi bilatu gabe. Robotikan roboten ezaugarriak ikasi ondoren ariketa simulatuak egiten dira robot fisikoan frogatu egin aurretik
  • Sareko Informatika Sistemen Administrazioa. enpresako informazio-sistemen zerbitzuan egingo dute lan; alde batetik, sistema informatikoak (ordenagailuak, zerbitzariak, sareak) eta Informazio eta telekomunikazio Teknologiak (IKT) konfiguratzen, administratzen, garatzen eta ezartzen; beraien mantenketaz arduratuko dira, matxurak identifikatuz eta soluzio eta egokitzapenak bideratzen. Sistemaren baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna ere bermatuko dute, osotasun eta segurtasun neurriak landuz. Enpresa txiki eta handietan guztiz beharrezkoak ditugu gaur egun. Horretaz gain, bezeroekin, IKT hornitzaileekin, erabiltzaileekin, pertsonekin orokorrean, harreman estua izaten dute, beharrak ulertzeko eta ahal den eta era jasangarrienean erantzun egokia eta azkarra eman ahal izateko.
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua. Hauek tresneriak eta makinak diseinatzen dituzte eta lan handia egiten dute ordenadoreekin; diseinuak egokiak izan daitezen, denetatik jakin behar dute: prozesu bakoitzak zein materialentzat aproposa den, nolako formak eta propietateak lortzen diren; elementuak dimentsionatzen dituzte, materialaren propietateak eta piezek nola egiten duten lan oinarritzat hartuta; badakite nola automatizatu prozesuren bat; ez dira hauetan espezialistak, baina denetatik ikasten dute eta buruan makina osoa izango dute bizitzara ekartzeko. Ingeniaritzatik gertuen den zikloa da
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Bi atal nagusi ditu; bat, fabrikazioari erlazionatutakoa, hau da, inguruan ikusten dituzten piezak eta produktuak nola fabrikatzen diren jakitea gustuko dutenentzat; tailerrean orduak sartzea gustuko dutenentzat; ordenatuak direnentzat: zeozer fabrikatzeko nola antolatzen dut prozesua, lehenengo forjatu, gero mekanizatu, tratatu, eta piezen eta produktuen egiaztapena eginez (Kalitateko arloa)…; eta bigarrena, Gestio eta Antolakuntza arloan etorkizun betan “gestore edo arduradun” lanetan aritzeko.
  • Mekatronika Industriala. montadoreak, manteketako teknikoak; jakin nola funtzionatzen duten makinek; aztertu zergatik ez dabilen makina bat, eta nola konpondu daitekeen; mekanika, elektronika eta programazioaren arteko intersekzioan kokatzen dira: denetatik gustatzen zaie; aktiboak, beti gora eta behera makina artean.

Zure burua deskripzio hauetan aurkitu al duzu???

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu