MGEP Lanbide Heziketako DUAL 2021-2022 esperientzia pilotuan parte hartuko du


Nicolas Sagarzazuk, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Plangintza eta antolaketako zuzendariak, Lanbide Heziketako DUAL-eko 2021-2022  ikasturteko esperientzia pilotua aurkeztu zuen 2021eko azaroaren 5ean.

Ekimen honetara Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zentru integratuak (publiko zein itunpekoak) batuko dira. Horien artean Mondrago Goi Eskola Politeknikoak, bere Goi mailako Lanbide Heziketako titulazio eskaintza guztiarekin egingo du, hau da, Automatizazio eta Robotika Industriala, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa eta Mekatronika Industriala.

2021-2022 ikastartuen DUALa ez duten egin 2. mailako ikasleak, 2022ko ERASMUS+ edo Lantokietako Formakuntzako praktikak [2022ko martxoaren 10 eta  martxoaren 31 bitarte, 35 ordu/asteko] egingo dituzte. Bestetik,  1. mailako ikasle guztientzat , 2022 DUAL Orokorra praktikak eskainiko dira [2 egun/asteko 2022ko apirilak 1etik, maiatzaren 31ra]  eta jarraian 2022-2023 DUAL Aurreratuan jarraitzeko aukerarekin, hurrengo irudian adierazten den bezala.

Dual aurreratua egiten ez dutenek, 2.mailan DUAL Orokorra aukera amaituko dute berri 3 hilabetez [martxoa-maiatza bitartean 35 ordu/astean] praktikak enpresan eginez.

Nicolas Sagarzazu. Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Antolaketako zuzendaria da. Bere ardura Eusko Herriko hezkuntza zuzentzea da , unibertsitatez kanpokoa zein unibertsitatekoa. Berari dagokio irakaskuntza publiko eta pribatuaren erregulazioa, ikastetxe pribatuekiko kontzertazioaz gain, eta lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoaz, diseinuaz eta gidalerroez arduratzen da. Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzak praktika DUALen alde egindako apustu sendoa azpimarratu du eta ekimen pilotu hau abian jartzera bultzatu dituzten arrazoiak zerrendatu ditu: LHko praktikak eta dualak arautuko dituen dekretu berri bat agertzea aurreikusteaz gain, lan-merkatuan txertatzeko orduan ikasle dualek lortutako emaitza hobeei buruzko ikerketak, egindako titulazioarekin hobeto lerrokatzea, soldata hobeak eta beste ezaugarri batzuk.

Interesatutako enpresak hurrengo kontaktuan egin dezakete kontsulta: Tel.+(34) 600043208 / +(34) 943794700 + Ext. 6189

www.mondragon.edu / glarranaga@mondragon.edu,  edo zuzenean hurrengo formularioaren bitartez:

Lantokietako formakuntza (LF) – 2. maila DUAL Orokorra  – 1. maila
Eskaera-inprimakia Eskaera-inprimakia

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu