MGEP GMHZ fabrikazio mekanikako diseinua ezagutzen profesional baten eskutik (bideoa)


MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko fabrikazio mekanikako diseinuko ikasleek bisita izan dute, Julen Maskariano diseinu mekanikako departamenduko langile eta ikasle ohiaren eskutik bere lanbidea gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea izan dute.

Julenek bere burua aurkeztu du, eta balio izan dio ibilbide formatibo baten adibidea ere ezagutzeko, Julenek 2 goi mailako ziklo ikasi bait ditu: elektrizidadeari lotutako zikloa , gaur egun, automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako zikloa izan daitekeena, eta fabrikazio mekanikako diseinua.

Berea ibilbidea aurkeztu ondoren, bere eguneroko lanean murgildu da. 6 lan mota hauek adibideekin azaldu izan dizkie ikasleei, horien artean diseinatzaile industrial bati dagokion ohizkolanak, eta gero, ez hain arruntak izan daitezkeenak, baina bera ikerketako testuinguru baten lana egiten duenez, beste hainbat aktibitateak.

Guztira, hauek izan dira azaldutakoak era demostratzaile batean:

  • Diseinua
  • Simulazioa
  • Fabrikazioa
  • Muntaia
  • Entseguak
  • Datu bilketa eta analisia

Hurrengo bideoan ikus dezakezu Julen-i egindako entrebista:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu