MGEP Mekatronika Industrialeko ikasleek “Garapen Jasangarriko Helburuak-ODS” lantzen


Mondragon Goi Eskola Politekniko ikasleek “Garapen Jasangarriko Helburuak-ODS” landu dituzte 2021-22 kurtsoan. Hain zuzen ere, Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloko bigarren mailako neska-mutilek, EIE-Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren baitan aritu dira Nazio Batuen Erakundeak ezarritako helburu hauek jorratzen.

EIE-Enpresa eta Ekimen Sortzailearen baitan, MGEPeko bost zikloetako ikasleek Tknika-Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroak antolatzen duen ekintzailetasuna bultzatzeko Ikasenpresa Lehiaketan parte hartzen dute.

Horrela, lehiaketa horretan parte hartzeko, ikasleek taldeetan jarri eta enpresa proiektu bat lantzen dute sei hilabetez. Euren produktua/zerbitzua sortzen dute, horretarako merkatu azterketa bat eginez eta benetako enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren konpetentziak landuz.

Modu horretara, behin enpresa sortutakoan, Euskadiko beste 100 eskolekin batera, euren proiektuak Tknikaren lehiaketara aurkezten dituzte.

2021-22 kurtso honetan, euren proiektu horren baitan “Garapen Jasangarriko Helburuak” ere kontuan izateko baldintza jarri zitzaien. Hori kontuan izanda, Mekatronika Industrialeko dualeko gelako 8 ikaslek honako enpresa proiektuak sortu dituzte, zeintzuk jarraian azaltzen diren Garapen Jasangarriko Helburuak kontuan izan dituzten.

  • Mikroportale (Igor Santamaria eta Pedro Barroso): eguzki-energiarekin funtzionatzen duen mikrouhin-labe eramangarria sortu dute. Horrela, etxetik kanpora bazkaldu behar duten langileek zein ikasleek, bero jateko aukera izango dute, adibidez, mikrouhin-labea autoko maletategian izanez. Horrez gain, dirua aurrezteko modu bat ere bada berau. Landutako ODSak:
    • 3- Osasun eta Ongizatea
    • 7- Energia irisgarria eta ez kutsagarria
    • 10- Desberdintazun murriztea
    • 13- Klimaren aldeko ekintza
  • ZIZ Battery (Iker Zubizarreta, Haritz Ibabe eta Iker Zuriarrain): autoen zein motorren bateria agortzen denerako, kargagailu elektrikoa sortu dute. Horrela, baterien bizitza luzatu daiteke, eta egoera horretan egoteak sortzen dituen arazoei aurre egiten lagunduko dute. Landutako ODSak:
    • 7- Energia irisgarria eta ez kutsagarria
    • 12- Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
    • 13- Klimaren aldeko ekintza
  • Fair Hunting (Gorka Bolinaga, Gorka Irizar eta Mikel Umerez): ehizean aritzeko simulatzailea sortu dute. Modu honetara, batetik, animalien sufrimendua eta jarduera horretatik eratortzen diren istripuak murrizten dira; eta, bestetik, jarduera hau gizarteko beste segmentu batzuetara ere zabaltzea lortzen da. Izan ere, tradizionalki gizonezkoentzako jarduera bezala ikusia izan baita. Landutako ODSask:
    • 5- Genero berdintasuna
    • Klimaren aldeko ekintza
    • Lehorreko ekosistemetarako bizitza

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu