Fagor EDERLAN enpresaren DUAL formakuntza eskaintza MGEP goi mailako heziketa ziklotan ezagutzen


Ikasturte honetan Fagor EDERLANeko pertsona saileko Izaro Amasorrain izan dugu Mondragon Goi Eskola Politeknikako Goi mailako Heziketa Zikloko gelatan, Fagor Ederlaneko Ziklotarako prestatuta duten  DUAL formakuntza eskaintza propioa azaltzen.

Fagor EDERLAN enpresaren ezaugarri gakoak deskribatu zituen, bereziki  barne formakuntza eskaintza, honako ziklotarako  3 lan postu ardatz izanik:
  • mekanizatuko  makinista
  • mantenketako teknikaria
  • tresnariako teknikaria

Azkenik, ikasleen partehartea lortzeko asmoz, eztabaidarako gai bat aurkeztu zuen, hau da, Ukraniako gerrak zein eragina uste zuten izan zezakeela Fagor Ederlaneko eguneroko lan testuinguruan.

Hemen  jardunaldiaren hainbat irudi, kontutan izanik honako MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ikasle hauei zuzenduta zegoela jardunaldia eta eskaintza:

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu