Nerea Maroto, MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio ikasle DUALaren testigantza


Nerea Maroto Canduela, Urretxukoa da eta  Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMH>) Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa  DUAL formatuan bukatzen ari da.

MGEPera etorri baino lehenenago, Urola Garaiko Lanbide Eskolan (UGLE) Batxilergoa eta Automatizazio eta Robotika goi mailako zikloa egin zuen.

Zergatik erabaki zenuen Produkzioaren Programazioa zikloa egitea?

Batxilergoa bukatu eta gero ikasketa praktikoak egitea pentsatu nuen eta horregatik egin nuen UGLEn Automatitazioa eta Robotika zikloa. Hau bukatu ondoren Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren Programazioa goi mailako heziketa zikloa aukeratu nuen Fabrikazioa eta makinen programazioa gustatzen zaidalako eta nire formakuntza ibilbidea osatzeko asmoz.

Zergatik MGEP?  

Aurreko ikastetxean batxilergoa eta goi mailako heziketa ziklo bat egin ondoren, ikastetxe berri bat ezagutzea erabaki nuen eta ate irekietako jardunaldietara etorri ondoren MGEP aukeratu nuen bere ekipo industrialak, baliabideak eta baita aurkeztu ziguten ikasteko ereduarengatik.

Egia da Urretxutik Arrasatera etorri behar izan dudala baina moldatu naiz. Normalean kotxez etortzen naiz, orain adibidez Abiatu-arekin autopistatik etortzen naiz eta Urola Garaitik 15 minutuko bidaia da, azkar egiten da bidea.

Nolakoa da giroa klasean?

Klasean oso giro ona dago, talde txikia gara eta bailara desberdinekoak gara. Arrasate, Oñati, Elorrio eta baita Donosti aldeko ikaskideak ditut. Adin tartea ere desberdina da eta klasean giro bikaina daukagu, denok ondo konpontzen gara, baita lana egiteko noski.

ETHAZI metodologia erabili duzue, ERRONKA asko egin dituzue?

Bai, bai lehenengo mailan eta baita bigarrenean ETHAZI metodologian oinarritutako erronkak egin ditugu. Garai bakoitzean praktikan jarri dugu ikasten ari ginena eta erronka gehinetan aukezpen bat eta txosten bat egin behar izan dugu. Oso praktikoa dira eta benetan asko ikasten dala.
Beste alde batetik talde lanetan ere arazoak agertzen dira eta beti egon behar norbait edo norbaitzuk taldea bultzatu behar dutenak. Hori ez du inork gustoko orokorrean baina daukagun erantzukizunagatik, aurrera egiten dugu. Erronkak ekintza positiboak dira eta erronka bukaerakoan konturatzen zara egin duzun lan guztiarekin eta lortutako mailagatik, benetan merezi izan duela.

DUAL programan zaude baita, zer moduz zure esperientzia Fagor Automation-en?

Esperientzia oso positiboa izaten ari da, argi neukan DUALa egitea nahi nuela ikasketa hasiera hasieratik.

Fagor Automationen DUAL formatuan hasi aurretik lanean hasi nintzen lehenengo mailan eta gero DUAL proiektu batekin jarraitzen dut Kalitate eta logistika arloan enpresan. Fagor Automationeko kaptazio negozioan lanean ari naiz eta fabrikazio ekipoetan jartzen posizio kaptadoren egiten ditugu.

Ikasitako gauza asko aplikatzen ari naiz, mundu mailako enpresa garratzitsu batean nabil eta esperientzia honek beste gauza batzuen artean nire kurrikulumnerako garrantzitsua da.

Honetaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin HETEL eta Gizpukoako goi mailako heziketa zikloko 9 zentroak parte hartzen duten  berrikuntza proiektu bateko kide naiz.  Proiektuaren helburua ETHAZI metodologia enpresara trasferitzea datza, eta zentro bakoitzeko ikasle DUAL batek parte hartzen du. Ni MGEPeko ordezkaria naiz eta  Fagor Automationen  ETHAZI (Etekin Handiko Zikolak) metodologia nire DUAL laneko zeregin batzuetan aplikatzen ari naiz momento honetan nire instruktorearekin elkar lanean.

DUAL egitea biziki gomendatuko nuke. Egia da exijentea dela baina merezi du, egunerokotasunean ordu asko betetzen dituzu, ikasketak eta lana dela, eta era berean ondo antolatzen ikasten duzu eta garrantzitsuena, lan esperientzia erreala batzen duzu, asko ikasten da.

Aurrerantzean zer egitea nahi zenuke?

Ikusi egin behar, lan eskaintza on bat ateratzen bada lanean hasiko nintzateke edo beste goi mailako ziklo bat egitea ere ez dut baztertzen, mekatronika adibidez.

Bete du zikloak  hasierako zure espektatibak edo itxaropenak?

Bai guztiz bete dira. Makinak programatzen ikastea eta DUALa egitea nahi nuen hasiera hasieratik eta gauza biak lortzen ari naiz.

Eskerrik asko Nerea, gurekin zure testigantza partehartzeagatik, eta zorte on etorkizunean!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu