MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek erronkan sortutako skate jasangarrien aurkezpenak burutu dituzte (bideoa)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinuko Zikloko 2. mailako ikasleek aurten izan duten erronka nagusi bat egiten dute: skate bat birdiseinatu erabiltzailearen eta erabilpenaren arabera (abiadura handitan ibiltzeko, saltoak egiteko, ume txikientzako…). Behin birdiseinua dutenean, taula eta “truck”-a fabrikatu egiten dituzte, eta gainontzeko elementuak, lotura elementuak eta gurpilak adibidez, katalogoetatik aukeratu eta erosten ditugu.
Hona hemen joan den urtean, erronka berdintsuarekin grabatu izandako bideoa:
Aurten berriz, Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat izan dugu kontuan, Ekoizpen eta kontsumo jasangarria (12. Helburua), eta erabili ohi den karbono-zuntza beharrean, liho (lino) zuntza erabili dute.


- 2. mailako ikasleak betikoen aurrean aurkeztu ordez, ezagunak ez diren beste pertsona batzuren aurrean aurkeztu arazteko.
- 1. mailako ikasleek datorren ikasturtean zer egingo duten ikusteko
Urduritasunak aparte, bai lehenengo zein bigarren mailako ikasleak pozik agertu ziren esperientziarekin.
Taula, esan bezala, material konposatuan egiten da (erretxina + zuntza), eta horretarako moldea diseinatu eta fabrikatu behar da, CNC (Zenbakizko Kontrolezko) mekanizazioz, eta gero, konposatua gainean laminatuz.
Truck-a, piezarik garrantzitsuena skate-an, aluminio galdatuaz egiten da. Lehenengo, modeloa 3D inprimatuz, eta gero hondarrean galdatuz aluminioa. Azken operazioak mekanizazio txikiak, zulatzeak, izango dira.
Muntaia eginda, talde bakoitzak bere gustura apaintzen ditu skate-ak.








+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu