Diseinatzailearen lanaren garrantzia UROLA Koop.-ak azalduta MGEP GMHZ diseinu industrialeko ikasleei


Covid 19-ak sortutako pandemiaren amaiera honetan, eta gauzak normaltasunera itzultzen hasi direla aprobetxatuaz, aurten berriro MGEP-eko Diseinuko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikasleak Legazpiko Urola S. Coop enpresara joan dira bisitan.

1. Irudia. Urolaren Legazpiko planta
Legazpin Urola Solutions izeneko negozioa dago. Negozio honetan, plastikozko ontziak puzte bidez ekoizteko makinak diseinatu eta fabrikatzen dituzte.
Urola Sotitions-en partetik jasotako tratua ezin hobea izan da. Gurutz Galfarsorok, I+G Zuzendariak, azaldu digu Diseinatzailearen lanak duen garrantzia, hasierako kontzeptuen definiziotik hasi, diseinuen zehaztapenetatik pasatu eta produktua merkaturatu ondoren bezeroari eskaintzen zaion zerbitzuraino.
Urteen poderioz, diseinatzailearen lanean gauzak estandarizatzen eta idazten joan dira. Urola Solutions-en erabiltzen duten liburuxka erakutsi digu eta bertan putz egite makina, moldeak eta gainontzeko atal denak diseinatzeko beharrezkoak diren kontzeptu guztiak dauzkate idatzita, beraiek duten know-how guztia enpresaren eskuetan egon dadin. Ikaragarria izan da hau guztia ikustea, hor baitago Urola Solutions-eko jakintza!
2. Irudia Gurutz Galfarsorok erabilitako aurkezpenaren irudi bat
Ondoren, plantara jaitsi gara makinak nola muntatzen dituzten eta moldeen fabrikazio eta doikuntzak (puesta a punto) nola egiten dituzten ikustera.
Bisita honekin, gure ikasleek iaz, 1. Mailan, egin zuten erronka txikia borobiltzea lortu dugu. Urola Solutions-ek bere makina bateko elementu baten 3D modeloa utzi zigun, eta erronkan ikasleek planoak hobetu egin behar zituzten.
3. Irudia. Diseinuko zikloko 1. mailan egiten dugun erronka baten erabiltzen dugun Urola Solution-eko makina baten pintzaren 3D-a.
Eskerrik asko jaso ditugun azalpen eta arreta guztiagatik!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu