MGEP GMHZ Fabrikazio mekanikako produkzioaren programazioko ikasleak EROSKIko biltegia bisitzen


Gaur, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPFabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi mailako Heziketa 
Zikloko (GMHZ) 2.mailako ikasleak EROSKIk Elorrion duen biltegia bisitatu dute Idoia Urain irakaslearen eskutik. Bertan, Ainhoa Bombin-en eskutik, duten biltegi mota desberdinak eta produktuak biltegira sartzen direnetik bezerien eskaerak presta arteko pauso guztiak ikusi dituzte.

Klasean emandakoa zuzenean ikustea esperientzia aberatsa izan da ikasleentzako, teorian lantzen dena aurrez aurre ikusteak eta prozesu guztia ondo ulertu eta barneratzeak asko laguntzen die.

Eskerrik asko Ainhoa zure azalpenengatik, eta Idoia, bisita antolatzeagatik!

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu