Ane F, MGEP GMHZ ASIR Informatika ikasle DUALa ULMA Embedded Solutions enpresan


Nire izena Ane Freire da eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPSareko Informatika Sistemen Administrazioa  ASIR goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) 2.mailako   ikaslea naiz. Hasiera batean ingeniaritza informatika ikastera sartu nintzen Mondragon Unibertsitatean baina konturatu nintzen ez zela nik nahi nuena. Gehiago gustatzen zaizkit esku lanak, hau da, modu praktiko batean lan egitea, eta ez egun guztia pantaila baten atzean egotea. Informatikako aldetik ziklo desberdinak begiratu ondoren lagun batek gomendatu zidan ASIR zikloa egitea MGEPn, berak bertan ikasi bait zuen eta oso gustura ibili zela.

Ziklo honetan ez duzu gauza teknikoak bakarrik ikasten bertan pertsonalki hezten zara, adibidez, bakoitza bere kabuz kapaz izatea edozein arazori aurre egitea, lan-taldetan egon daitekeen gatazkak gainditzen. MGEP zentroan ikasteak ere bere abantailak izan ditu. Gehien azpimarratuko nukeena bertako irakasleak izan dira, oso gertuak dira eta beti daude prest laguntzeko, bai arlo pertsonalean bai ikasketekin.

DUAL praktikak ULMA Embedded Solutions

DUAL praktikak  2022ko apirilaren 4an hasi nintuen eta 2023ko ekainaren 14an bukatzen ditut, udan eta guzti egon naiz lanean, beraz urte baino gehiago egingo dut enpresa honetan. Nire praktikak ULMA Embedded Solutions enpresan garatu ditut eta bertako instruktorea Jone Fernandez izan da. Enpresa honetan produktu elektronikoaren bizi zikloan zehar ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira. Baita neurtze, test eta kontrol sistemak eta sektore industrialari zuzendutako IoT soluzio berritzaileak garatzen dira.

Enpresa barruan nire lana EAZ Erabiltzaileen Arreta Zerbitzu bat eskaintzea da. Bertan ordenagailu, inprimagailu, zerbitzari eta edozein arazoei soluzioak ematea da. Horretaz gain dokumentazio lanak ere egiten ditut, bertan enpresako baliabideen zerrenda bat eramaten da, bai ordenagailuena bai lizentziarena eta beharrezkoa den guztiarena.

Epe honetan egin ditudan lan gehienak ez ditugu klaseetan eman baina bertan ikasitakoak oinarri on  bat izaten lagundu dit. Honek asko laguntzen du enpresa bat nola egituratua dagoen ulertzen eta bertan sortu daitekeen arazoen aurrean zer ez egitea edo behintzat ulertzea ondo zein den arazoa eta nondik hasi soluzioa edo/eta aukera desberdinak bilatzen.

 

Adibidez, egin behar izan ditudan lanetako bat erabiltzaileek kudeaketa izan da, hau da, pertsona berri bat etortzen bada ni naiz bere postua gertatzen duena, baita bere ekipoa, pantailak, teklatua eta behar duen guztia eta azkenik bere erabiltzailea sortzen, bai domeinukoa bai Microsoft 365ekoa.

Dokumentazioaren aldetik izan ditudan lanak eguneraketak izan dira, bertan enpresan dauden baliabideak eguneratu ditut, baita erabiltzaileak eta bere informazio guztia. Lan hau ez da hain interesgarria izan baina oso garrantzitsua iruditu zain enpresa barnean ordena bat eramateko. Hasiera batean ez zekiten zenbat ordenagailu zeuden, ez ze erabiltzailek zein. Orain dena dokumentuetan jasota dago, erabiltzailearen datuak, telefonoa, ekipoaren informazioa, etabar.

Praktika hauek egitean konturatu naiz irakasleek esaten dituzten eta batzuetan kasurik egiten ez ditugun gauza guztiak, hala nola dokumentazioa oso garrantzitsua dela edo edozer gauza egin aurretik informazioa bilatu eta beste orri batzuekin kontrastatu behar dela, oso garrantzitsuak direla enpresan edozer gauza egiteko orduan. Ikasgelan ez dira oso garrantzitsuak izaten, zerbaitek huts egiten badu ez baita ezer gertatzen, baina enpresan zerbait gertatuko balitz, arazo handia izan daiteke.

DUAL eredua

DUAL eredua berriro errepikatuko nuke, bertan mundu laboralera gerturatu naute eta hobeto barneratu ditut klaseetan ikasitako guztia. Hau guztia gutxi ba zan ere DUAL ereduak ikasten jarraitzea animatu dit, ikusita informatikako munduan gauzak azkar eguneratzen dira eta gu prest egon behar gara sortu daitekeen arazoei aurre egiteko.

ASIR Ziklo hau ikasteko asmoa dutenei edo dudatan dabiltzanei animatzen diet, oso interesgarriak dira ikasten diren gaiak eta klaseak oso didaktikoak dira. Klase hitza entzuterakoan txapa edo zerbait aspergarriarekin lotzen nuen baina ez da horrela, ziklo honetan ikasi dut klase hitzak beste esan nahi bat izan daitekeela.

Etorkizun batean ziklo hau ikasteak aukera sorta bat irekitzen dizu. DUAL esperientziak eta klaseetan egindako proiektuek animatu didate zibersegustasuneko espezializazio bat ikasten. Eta ez hori bakarrik, ziberatakeak geroz eta landuagoak direnez eta hauei aurre egiteko master bat ikastea ere erabaki dut.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu